Irakasleen aldi baterako kontratazioa: indarrean dauden zerrendak eta eguneroko esleipenak 2020-2021

2020/2021 ikasturtean sartutako eta kanporatutako behin-betiko zerrendak.

Oinarrizko informazioa

Irakasle lanpostuetan aritu daitezkeen aldi baterako kontrataziorako izangaiak.

Fitxa honetan informazio hau argitaratuko da:

  • Ikasturte honetan indarrean dauden aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak
  • Egunez egun irakasleei esleitzen zaizkien kontratuak, Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetan zerbitzuak emateko

    Kontratatu berriek eskainitako lanpostuetako bat onartu eta gero, dagokien dokumentazioa bete eta posta elektronikoaren bidez igorri beharko dute contratoseducacion@navarra.es helbidera; zehazki, honako agiri hauek:

    • Datu pertsonalen inprimakia, kontrataziorako eta nominarako.
    • Eguneratutako sexu delituen egileen erregistro nagusiaren ziurtagiri negatiboa edo sinatutako baimen-inprimakia sexu delituen egileen erregistro nagusiaren ziurtagiri negatiborako.
    • NANaren fotokopia
    • Eskatzen den tituluaren fotokopia (bakarrik Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zerrenden bidez kontratatutako izangaientzat)

    Hezkuntza Departamentuaren Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalerako:

    • Bizitza eta istripu aseguruen polizetarako datuen inprimakia (gaztelera/euskara)

    Jatorrizko inprimakia bidali behar da, behar bezala betea, Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera, San Domingo kalea, 8 - 31001 Iruñea.

    Aseguruen polizari buruzko informazio oharra.

    37/2020 Foru Agindua, apirilaren 8koa, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena.

    1607/2021 Ebazpena, ekainaren 8koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariak emandako apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen duena. Foru Agindu horrek onesten du zer arauren bidez kudeatu behar diren izangai zerrendak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko.

    1115/2021 Ebazpena, apirilaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariak emandako apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen duena. Foru Agindu horrek onesten du zer arauren bidez kudeatu behar diren izangai zerrendak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko.

    1238/2021 Ebazpena, maiatzaren 5ekoa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariak emandako apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen duena. Foru Agindu horrek onesten du zer arauren bidez kudeatu behar diren izangai zerrendak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko. 

    32/2013 Foru Agindua, martxoaren 11koa, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta hura egiaztatzeko prozedura ezartzen duena.

    2343/2018 Ebazpena, uztailaren 18koa, zeinaren bidez ezartzen baita zein den prozedura prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa frogatu dezaten prestakuntza hori ez izateagatik baztertu direnek, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle postuetan aritzeko izangaien zerrendei dagokienez.

    Emaitzak

     

    2020/2021 IKASTURTEAN SARTUTAKO ETA KANPORATUTAKOAK

    229/2021 ebazpena, ekainaren 22koa, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren Zuzendariarena, irakasleen aldi baterako kontrataziorako zerrende orokorrean sartutako eta kanporatutako izangaien behin-betiko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

    214/2021 ebazpena, ekainaren 16koa, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren Zuzendariarena, irakasleen aldi baterako kontrataziorako zerrende orokorrean sartutako eta kanporatutako izangaien behin-behineko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

    • I Eranskina: sartutako izangaien behin-behineko zerrendak.
    • II Eranskina: kanporatutako izangaien behin-behineko zerrendak.

     

       

       

      2020-2021 IKASTURTERAKO INDARREAN DAUDEN ZERRENDAK

      949/2020 Ebazpena, ekainaren 18koa, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren Zuzendariarena,  aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-betiko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

      • Eranskina: aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-betiko zerrendak.

      Erreklamazio akta.

      891/2020 Ebazpena, ekainaren 1ekoa, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren Zuzendariarena,  aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-behineko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

      Eranskina: aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-behineko zerrendak.

       

      EGUNEROKO ESLEIPENAK:

      Harremanetan jartzeko

      Argibide eta Agiri Bulegoa
      Telefonoak: 848 42 65 16 / 848 42 66 16 / 848 42 64 00

        Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

        Constitución y gestión de las listas de contratación temporal de personal docente

        Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.