Enplegua lortzeko zailtasunak dituzten genero indarkeriaren biktimei diru-laguntza

Oinarrizko informazioa

Baliabide ekonomiko urriak eta enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituztela egiaztatzen duten genero indarkeriaren biktimak, ondorengo eskakizunak betetzen badituzte:

  • Erasotzailearekin ez bizitzea.
  • Oinarrizko Errentarako Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen zenbatekoa gainditzen duen errentarik ez izatea hilabeteko zenbaketan, aparteko bi ordainsariren zati proportzionala kanpo.
  • Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea.
  • Espainiar nazionalitatea eduki ezean, eskatzaile gisa izena emanda egotea enplegu publikoko zerbitzuetan eta enplegu-agentzietan, atzerritarrak Espainian bizi izateari eta lan egiteari buruzko indarreko araudiaren arabera.
  • Enplegua lortzeko zailtasun bereziak izatea.

Laguntzaren zenbatekoa, oro har, langabeziako sorospenaren sei hilabetekoaren baliokidea izango da.

Biktimak familia-ardurak balitu, eta/edo familia-unitateko kideren batek ofizialki aitortutako % 33ko edo gehiagoko urritasuna balu, laguntza langabeziako hamabi, hemezortzi edo hogeita lau hilabeteko sorospenaren baliokidea izango litzateke.

Prozeduraren urratsak:

  • Hiru hilabeteko epearen barruan emango da eta jakinaraziko zaio Ebazpena eskatzaileari, eskabidea Nafarroako Familia eta Berdintasunerako Institutuaren Erregistroan sartzen denetik zenbatzen hasita.
  • Aurreikusitako epearen barruan ez bada ebazpenik ematen eta berariaz jakinarazten, ezetsitzat joko da.
  • Eskabide-inprimakia, behar bezala beteta
  • Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) fotokopia. Espainiar nazionalitatea ez duten pertsonek, NAN agiriaren ordez, pasaportearen, bizileku-baimenaren edo lanerako baimenaren fotokopia aurkeztu beharko dute
  • Genero indarkeriaren biktima izatea egiaztatzen duen agiria
  • Transferentzia bidezko ordainketaren eskabidea
  • Errolda-ziurtagiria, gehienez ere, eskabidea aurkeztu baino hilabete lehenago emandakoa

Familia-ardurak izatea alegatuz gero:

  • Familia-liburuaren fotokopia
  • Bere ardurapean dituen familiako kideen edo harreran hartutako adingabeen NAN agiriaren fotokopia (NAN agiria nahitaez izan behar dutenena), edo, espainiar nazionalitatea ez badute, pasaportearen fotokopia
  • Elkarrekin bizi badira, errolda-ziurtagirian etxebizitzan bizi diren pertsona guztiak jaso behar dira
  • Elkarrekin bizi ez badira, elikagai-pentsioa ordaintzeko betebeharra ebazten duen hitzarmenaren edo ebazpen judizialaren fotokopia
  • Harreran hartutako adingaberik balego, harreraren agiri judiziala edo administratiboa
  • Eskatzaileak berak edo bere ardurapean dauden familiako kideetakoren batek edo harreran hartutako adingaberen batek urritasuna duela alegatuz gero, hori egiaztatzen duen agiri ofiziala
  • Ohiko etxebizitzagatiko gastuak alegatuz gero, azkeneko hilabetean egindako ordainketari dagokion ordainagiria

Agiri guztiak jatorrizkoak izan behar dira, edo notarioaren edo administrazioaren aurrean erkatutako fotokopiak.

  • 297/2009 Foru Agindua, baliabide ekonomikorik eza eta lanpostu bat erdiesteko zailtasun bereziak dituztela frogatzen duten genero-indarkeriaren biktimentzako diru-laguntzen araubidea ezartzen duena
  • 69/2008 Foru Dekretua, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Jarraibideak:

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Atala
Alondegi Kalea 1 - 2. solairua
31002 Iruña

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Atala
Alondegi Kalea 1 - 2. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 15 88
Helbide elektronikoa: instituto.navarro.igualdad@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time