Dirulaguntza, desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan dituzten lanpostuen soldata-kostuetarako

Oinarrizko informazioa

Enplegu-zentro berezien entitate titularrak, nortasun juridikoa badute eta hala inskribatuta badaude Nafarroako Foru Komunitateko erregistroan.

Nahi izanez gero kalifikazio eskaera bat egin, jo esteka honetara: EZB kalifikazioaren eskaera.

Deialdi honen xedea da desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzea, eta, horretarako, soldaten kosturako dirulaguntzak emateko baldintzak eta beharkizunak arautzea, desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuetarako, aurreko urteko azaroaren 1etik aurtengo urriaren 31ko eperako.

Honetarako emanen da dirulaguntza:

  • Indarra duen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 50, desgaitasuna duten pertsonen lanpostu bakoitzeko.
  • Indarra duen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75, desgaitasuna izanik laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonek irabazi-asmorik gabeko enplegu-zentro berezietan duten lanpostu bakoitzeko.

Dirulaguntza eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • 7359E/2023 Ebazpena, 2024rako gastua baimentzen duena.
  • 25365E/2022 Ebazpena, 2023rako gastua baimentzen duena.
  • 24119E/2022 Ebazpena, 2022rako gastua handitzea baimentzen duena.
  • 5623E/2021 Ebazpena, 2022ean gastua egitea baimentzen duena.
  • 5354E/2021 Ebazpena, 2021erako gastu-gehiketa baimentzen duena.
  • 4531E/2020 Ebazpena, 2021ean gastua egitea baimentzen duena.
  • 4450E/2020 Ebazpena, gastua egiteko baimena kentzen duena.
  • 3368E/2020 Ebazpena, gastua egiteko ebazpena handitzen duena.
  • 4146E/2019 Ebazpena, gastua baimentzen duena dirulaguntzak emateko 2019ko enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonek dituzten lanpostuen soldaten kostuetarako.
  • 3580E/2019Ebazpena, gastua baimentzen duena dirulaguntzak emateko 2020ko enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonek dituzten lanpostuen soldaten kostuetarako.
  • 2867E/2019 Ebazpena, gastu baimena handitzen duena dirulaguntzak emateko 2019ko enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonek dituzten lanpostuen soldaten kostuetarako.
  • 2446E/2019 Ebazpena, zeinaren bidez aldatzen baita gastu-baimenaren ebazpen bat, dirulaguntzak ematekoa 2019ko enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonek dituzten lanpostuen soldaten kostuetarako.
  • 3032/2018 Ebazpena, gastua baimentzen duena dirulaguntzak emateko 2019ko enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonek dituzten lanpostuen soldaten kostuetarako.
  • 207/2018 Ebazpena, zeinaren bidez aldatzen baita 2534/2014 Ebazpenaren eranskinaren 1. oinarri arautzailea.
  • 268/2018 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuak kudeatutako "Enplegu-zentro berezietarako laguntzak” aurrekontuko partidarako gastua eta aldatzen baitira oinarri arautzaile batzuk (2534/2014 Ebazpena).
  • 2534/2014 Ebazpena, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita dirulaguntzak emateko desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan dituzten lanpostuen soldaten kostuetarako.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Desgaitasuna duten Pertsonentzako Enplegu Programen Atala
Telefonoak: 848 42 44 61 / 848 42 44 29 / 848 42 44 51
Helbide elektronikoa: empleoydiscapacidad@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time