Abereen errolda

Animalia guztiak Abereen Erroldan inskribatzea eta abeltzaintzako ustiategi guztien errolda eguneratzea.

Oinarrizko informazioa

Beraien jarduera Nafarroako Foru Erkidegoan gauzatzen duten abeltzainak.

Prozeduraren urratsak:

  • Errolda-orria jasotzea eta aztertzea
  • Datu-basean eguneratzea

Erroldan baja emateko:

Oharra: gogora ezazu fitxa honetan egin ditzakezula ustiategiari alta emateko, titulartasuna aldatzeko edo ustiategiaren datuak aldatzeko kudeaketak.

479/2004 Errege Dekretua, abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorra ezarri eta arautzen duena.

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Urtean behin, gutxienez, eguneratu beharko dituzte abeltzainek haien ustiategietako erroldei buruzko datuak. Urtero, martxoaren 1a baino lehen, eman beharko zaio ustiategiaren erroldaren berri Abeltzaintzako Zerbitzuari.

Horretarako, errolda aitortzeko orriak erabili behar dira; "Aurkeztu beharreko agiriak" atalean jasota daude ereduok.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin
  • Cl@verekin

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoa
    Gonzalez Tablas kalea 9
    31005 Iruña (Nafarroa)
  • Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren Bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Animalia Ekoizpenaren Alorra
Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoa (Erref. 31033)
Gonzalez Tablas kalea 9
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoak: 848 426 420 / 848 423 922
Fax zenbakia: 848 423 932
Helbide elektronikoa: produccion.animal@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time