2020ko deialdia zerrendak osatzeko, Nafarroako Justizia Administrazioan aldi baterako kontratazioak egiteko

Kudeaketa Administratibo eta Judizialeko, Tramitazio Administratibo eta Judizialeko, eta Laguntza Judizialeko kidegoetako lanpostuak betetzeko

Oinarrizko informazioa

Justizia Ministerioak 2017an (Lan Publikoaren 2016ko Eskaintzaren ondorioz) egin zituen deialdietan, kidego horietako batean sartzeko aurkeztu ziren izangaiak, lehen proban gutxienez ere lortu zutenak lehen proba horren gehieneko puntuazioaren %30 (deialdiaren oinarrietan ezarritako puntuazioaren arabera).

Prozeduraren urratsak:

  • Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenden argitalpena.
  • Erreklamazioak egiteko eta akatsak zuzentzeko epearen irekiera.
  • Behin betiko zerrenden argitalpena.

Deialdian parte hartzeko behar d(ir)en titulu akademikoa(k).

*Ez da dokumenturik aurkeztu behar dagokion kidego orokorraren deialdiko lehen proban lortutako puntuazioari buruz. Datu hori kalifikazio epaimahaiak ofizioz emanen dio Justizia Zuzendaritza Nagusiari.

Gainera:

  • Euskara-tituluaren edo baliokidearen ziurtagiria.
  • Avantius tresna prozesalaren erabilera- eta ezagutza-ziurtagiria (Nafarroako Foru Komunitatekoa ez den beste administrazio batean erabili bada bakarrik aurkeztu behar da).
  • Deialdiaren I. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena (Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoarentzako derrigorrezkoa da).
  • Justizia Administrazioan Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo emandako zerbitzuen ziurtagiria edo txostena. (Ez dute aurkeztu behar Nafarroako Foru Komunitatean zerbitzuak ematen ari diren funtzionarioek, baldin eta aurreko batean aurkeztu bazuten).
  • 344/2020 Ebazpena, abenduaren 10ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izangai-zerrendak eratzeko deialdia onesten baita, gero horien bidez aldi baterako bete daitezen honako kidego hauetako lanpostuak: Kudeaketa Administratibo eta Judizialeko kidegoa, Tramitazio Administratibo eta Judizialekoa, eta Laguntza Judizialekoa, guztiak ere Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioaren zerbitzukoak.
  • 10/2014 Foru Agindua, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko lanpostuak aldi baterako betetzeko langileak kudeatzeko arauak ezartzen dituena.     
  • 38/2020 Foru Agindua, 10/2014 Foru Agindua aldatzen duena.

 

Emaitzak

Behin-behineko zerrendak

Laguntza Judiziala (Argitaratze data: 2021/05/21)

Prozesu eta Administrazio Izapidetza (Argitaratze data: 2021/05/21)

Prozesu eta Administrazio Kudeaketa (Argitaratze data: 2021/05/21)

 

Behin betiko zerrendak

Laguntza Judiziala (Argitaratze data: 2021/06/09)

Prozesu eta Administrazio Izapidetza (Argitaratze data: 2021/06/09)

Prozesu eta Administrazio Kudeaketa (Argitaratze data: 2021/06/09)

 

 

Harremanetan jartzeko

Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskal Berriaren Zerbitzua
Iratxeko monasterioaren kalea 22 – 31011 Iruña
Telefonoa: 848426791 / 848426792
Helbide elektronikoa: seccion.personal.justicia@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.