2023ko ekainaren 2a

Parlamenturako hauteskundeetako botoen behin betiko zenbaketak ez du aulkien banaketa aldatu

Probintziako Hauteskunde Batzordeak gaur egin du boto-kontaketa orokorra; atzerritik emandako botoak eta gorabeherak zituzten hogei bat mahaitako botoak zenbatu dira

Probintziako Hauteskunde Batzordeak gaur goizean egin du Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen zenbaketa orokorra, eta ez da aldaketarik izan hauteskunde-gauean ezagututako aulkien banaketan. Atzerrian bizi direnen botoak zenbatu dira, bai eta 20 bat mahaitako botoak ere, igandean gorabeheraren bat izan edo informazioa behar bezala eman ez zutenak.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).