2023ko martxoaren 20a

Chivite Lehendakariak Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak Europako funtsak kudeatzeko bere gain hartu dituen eskumen berriak ospatu ditu

Donibane Garazin izan da urteko batzarrean, Rousset eta Urkullu presidenteekin batera
videocam La Presidenta Chivite celebra las nuevas competencias en gestión de fondos europeos asumidas por la Eurorregión Nueva Aquitania-Euskadi-Navarra collections Irudi galeria

La Presidenta de Navarra, María Chivite, ha mostrado su satisfacción por las nuevas competencias en la gestión de fondos europeos que ha asumido la Eurorregión Nueva Aquitania-Euskadi-Navarra, y que llevan aparejadas una dotación de 15,5 millones de euros.

Maria Chivite Nafarroako Lehendakari pozik agertu da Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak Europako funtsen kudeaketan bere gain hartu dituen eskumen berriekin, 15,5 milioi euroko zuzkidura baitute.

Lehendakariak, gaur arratsaldean, Donibane Garaziko Kantonamenduko udalerri frantsesean ospatu den urteroko euroeskualdearen bilkuran parte hartu du. Maria Chiviterekin etorri dira, halaber, Lurralde Kohesioko kontseilari Bernardo Ciriza; Ekonomia eta Enpresa Garapenekoa, Mikel Irujo; Herritarrekiko Harremanekiko kontseilari Ana Ollo eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Cruz Cigudosa, hala nola Sergio Perez, Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia, batzarkide gisa.

Topaketan izan dira halaber Alain Rousset, Akitania Berriko eskualde frantseseko arduraduna, gaur egun erakundeko anfitrioi eta lehendakaria dena hala nola Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu.   

Euroeskualdea, Lurralde Lankidetzarako Europar Talde bat (AECT) da, EBk ko-finantzatutako proiektuak hala nola eskualdeko edo tokiko agintariek sustatutako ekintzak martxan jartzeko sortutako mugaz gaindiko, nazioz gaindiko eta eskualde arteko lankidetza baliabide europar bat. 2011n fundatu zen eta Nafarroa 2017. urtean atxiki zitzaion. Foru Erkidegoak 2024an lehendakaritza bere gain hartuko du.

Euroeskualderako bultzada

Bilkuran landu duten gai nagusiena, euroeskualdea “Mendebaldeko Eremu Funtzional”eko elementu koordinatzaile bezala berrestea izan da. Irudi hau, zeinen mugaketa AECT-ko hiru eskualdeen lurraldean inskribatzen den, Europar Batasunak sortu du, herritarrekiko gehiago hurbiltzeko helburua errazte aldera.

“Nobedade garrantzitsu bat da –adierazi du Maria Chivitek- euroeskualdea eremu honetako koordinatzailea bihurtuko baita, POCTEFA 2021-2027 programako funts europarren arloan ko-kudeaketa garatuz. Sinergiak uztartu eta lurralde bakoitzeko alderdirik onenak eransteko bidea emango digu, herritarren zerbitzura jartzeko. Horrez gain, beste lankidetza-erakunde batzuekin, esaterako Pirinioetako Lan Elkartea, lankidetza estuagoa izatera behartuko digu, honetako partaideak ere bagara-eta”.

Diru-laguntzak, 15,5 milioi eurorekin hornituak, hiru ardatz-estrategikotan oinarrituko dira: pertsonen nahiz zerbitzuen mugaz gaindiko mugikortasuna hobetzean, mugaz gaindiko lan eta prestakuntza sustatzean hala nola euskeraren eta eleaniztasunaren ezagutza nahiz erabilera hobetzean.

Auzotartasun egokiaren alde

Lehendakariak euroeskualdea bezalako lankidetza-esparruen garrantzia nabarmendu du, izan ere, bere ustean, “alderdi ororentzako efektu oso mesedegarriak dira”. Ildo horretatik, Espainia eta Frantzia artean izenpetutako Adiskidetasun eta Lankidetza Ituna gogorarazi du, hain zuzen duela hilabete gutxi Macron eta Sanchez lehendakariek Bartzelonan izenpetu zutena eta itun honekiko bere konfiantza erakutsi du, baita Pirinioetako albo bietan jada existitzen diren auzotartasun harreman egokiak bultzatzeko bigarren seihilekoan eratuko den Europar Batasunaren lehendakaritza espainiarrarekiko ere. 

Azkenik, 2021-2024 Nafarroako Gobernuaren Kanpo Ekintzaren Plana izan du hizpide, honen baitan biltzen baita Foru Administrazioak ildo horretatik abian jartzen dituen ekintzen sorta, “Mugaz gaindiko Nafarroa” 2. ardatzean gehienbat, Euroeskualdea edota CTP erakundeetan duen bere partaidetza aktiboagatik.

2021-2027 Euroeskualdeko Estrategiaren ekintzen artean, eskualde arteko unibertsitateko estrategia edo mugaz gaindiko merkataritzaren lankidetza-estrategia nabarmendu ditu, zein martxan jarri den, adibidez, Merkataritza Ganberen artean.

Gaurko bilkuran, gainera, euroeskualdeak iaz burutu zuen jarduerei buruzko txostena, 2023 Ekintza Plana eman dira jakitera, “euroeskualdeko herritarrentzat” proiektuetako laguntzen deialdia onartuz.