2022ko urtarrilaren 20a

Irujo kontseilariak Nafarroako Senderismo aplikazioa eta Bide Berdeen digitalizazioa aurkeztu ditu FITUR 2022an

Bi tresna teknologiko horiek Foru Komunitatean turismo-sektorearen digitalizazioaren aurrerapen handiaren adibide dira
videocam El consejero Irujo remarca la apuesta por el turismo sostenible en FITUR 2022. collections Irudi galeria

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak Nafarroako FITUR 2022ko standean aurkeztu ditu gaur goizean Nafarroako Senderismo app-a eta erkidegoko Bide Berdeen digitalizazioa. Bi tresna horiek  Foru Komunitatean ezarritako teknologia berriaj dira, sektore turistikoaren digitalizazioaren aurrerapen handiaren adibideak, alegia.

Aplikazioak, natura gozatzeko 60 bidexka baino gehiagorekin kontatuz, hauek deskargatzeko aukera ematen du estaldura urriko eremu orotan eskuratzeko modua izateko. Nafarroako Bide Berdeen digitalizazioak  bideak modu birtualean zeharkatzea ahalbidetzen du.


Irujo kontseilariak esan du Nafarroako Turismoaren Plan Estrategikoak (2018-2025), Landa-Natura funtsezko segmentuen artean jasotzen duela. Zentzu horretan, ”Nafarroa Landatarra” Jarduera Jasangarrien plan onartu berria zikloturismo proiektuak sustatzera dator, 2,2 milioi euroko aurrekontu batekin, Next Generation funtsen laguntza tarteko”, azpimarratu du Irujok.
Nafarroan barrena doaz Europari dagozkion bideak, kasu EuroVelo eta Donejakue Bidea, bere ibilbide ezberdinekin, 5 bidexka berde eta BTT eremu ezberdinak ere barne hartuz, 4000 km baino gehiagoko bidexka ziklagarri eta guzti. Digitalizazioak, erantsi du kontseilariak, urrats bat gehiago suposatzen du Nafarroako Bide Berdeen sustapen turistikoa modernizatzerakoan, “eta zalantzarik gabe berrikuntza bat da modu birtualean paseatzeko, eta etxetik atera gabe begirada bat botatzeko”, 100.000 argazki baino gehiago eta 360º-ko 20 baliabide turistiko barne izanik.


Nafarroako esparru naturalen eta gastronomiaren mahai-inguruak


Irujo kontseilariaren esku-hartzea amaitzean, ospatu da “Destino eta Eremu Naturalak Nafarroako Iparretik Hegoaldera” Mahai-ingurua eta bertaratu dira Reyes Perez de Pipaon Bakedanoko Kontseiluaren izenean; Gorka Azpiroz Lekunberriko Udaleko alkatea; udalerri hau saritu berria du Munduko Turismo Erakundeak (MTE) mundu mailan turismoko herri onena bezala; Sergio Villava Eder Partzuergotik; San Martín Unxeko Javier Leoz eta Silvia Azpilicueta, Iruñako Udaletik.


Mahai-inguruan aipatu da zeinen garrantzitsuena den turismoa eremu naturalen zaintzarekin bateratzea, turismoaren zeregin erabakigarria despopulazioaren aurkako borrokan, eta turismoa inklusiboa izateko ekintzak garatzearen garrantzia.
Jarraian, “Gastronomia pertsonak, produktuak eta ingurunearen arteko lotura bezala” Mahai-ingurua ospatu da, bertan partaide izanik Nacho Gomara, Iruñako Verduarte jatetxekoa; Raul Ripa, Aiegiko “Bodegas Quaderna Vía” gunekoa, Mirian Otxotorena, Axuribeltzeko ordezkaria,   artzaina eta ardi gazta artisauaren ekoizlea.


Beste turismo bat eta ostatu jasangarriak

​​​​​​​
Arratsaldeko saioan “Turismo Ostatu Jasangarrien Aniztasuna” mahaia ospatuko da, Iruñako Hotelen Elkarteko lehendakari andrea den Sara Martinez moderatzailearekin; bertaratuko dira Aritzaleku Kanpalekuko Ramiro Urra, Ultzamako Basoa Suites-eko Leire Iribarren, Cascanteko Hotel Rural Suites-eko Paco Irizar; baita Baztango ostatu jasangarrien Apopilo Elkarteko Maxux Goñi ere.


Jardunaldia amaitzeko, ospatuko da “Beste Turismo bat bizitzea ahalbidetzen duten Ospakizun eta Jarduera Turistikoak” Mahaia, eta parte hartzaileak izango dira Ultzamako Baserri Eskolako Beatriz Ochotorena; Arguedaseko Senda Viva-Natura Parkeko Ruben Gonzalez; Marian Ganuza, Lizarraldeako Partzuergoko Kudeatzailea eta “Eventos Navarra” guneko Montse Oyagüe, OPC Espainiako gure Komunitateko ordezkaria.    

      
Donejakueko bost ibilbide


Atzo, asteazkena, azokaren eta stand nafarraren inaugurazio eguna izanik, beste bi jarduera ospatu ziren. Batetik, Nafarroako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Nieva Urizek hizpide izan zituen Bide Frantsesak, Orreagakoa eta Somportekoa, Baztangoa, Ebrokoa eta Sakanakoa, “zeinek barne hartzen duten 400 kilometro baino gehiago barne hartzen duen 100 landa-herrien arteko konexioa Komunitateko hiri nagusiekiko”, eta ezagutzera eman zuen “Zatoz Bidea Ezagutzera” DKJ berri eta handizalea (Destinoen arteko Kohesio Jarduketa).


Bestalde, lehenengo jardunaldi hau amaitzeko, azokako lehenengo mahaia ospatu zen, “Turismo jasangarrirantz doan eskaera nazional eta internazionalaren ikuspegia”, partaide izanik turismo jasangarrian espezializatutako SAO Bidaia Naturalak agentziako Alberto Galloso; Herbehereetako OET-eko Ignacio del Valle Kontseilaria, eta azaldu zuen sustapen turistikoa gure destinoak garatzeko bidean dauden jasangarritasunaren hobekuntzan sostengatu behar dela derrigorrez; Arturo Ortiz, Berlingo OET-eko (Kanpoko TourEspainiako Bulegoak) Kontseilaria zeinek azpimarratu zuen Alemaniako gobernuak, besteren artean, jasangarritasunari ematen dion garrantzia, eta Eugenia Fierros, Norvegiako bulegoaren sustapenerako zuzendaria Espainian.


Turismo Jasangarriaren Planak Destinoetan


Informazioa trukatzeko eta administrazio ezberdinen aldetik martxan jarritako jasangarritasun planen gaineko estrategiak finkatzeko asmoz, FITUR izan da eszenatokia zeinetan lan-bilera bat ospatu duten Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilariak, Fernando Valdes Espainiako Gobernuko Turismoko Estatuko Idazkariak eta dagozkien taldeek. Bertan, hainbat urtetarako programaren ezarpenerako hurrengo urratsak azaltzeko lanerako eta koordinaziorako dinamika izan da hizpide, Nafarroako Destinoetan Jasangarritasun Turistikoaren Lurralde Plana onartu ondoren azken konferentzia sektorialean.