LAN PLANGINTZA

FORLAN proiektua 3 fasetan eginen da, 24 hilabetetan (2020ko irailetik 2022ko abuztura).

Diseinua. Gaitasunak ebaluatzea eta ikaskuntza estrategiak diseinatzea

8 hilabete, 2020ko irailetik 2021eko apirilera

  • Hezkuntza Departamentuak ikastetxe sarean helduen oinarrizko gaitasunak baloratzeko erabiltzen duen metodoa eguneratzea.
  • Oinarrizko gaitasunak ikasteko estrategia berriak garatzea kualifikazio-maila baxuko pertsonentzat.
  • Metodo berria hiru testuingurutan aplikatzea:
    • Prestakuntza enpresetan
    • Gizarteratze aktiboko ibilbidearen parte gisa
    • Enpresen eraldaketa digitaleko planen esparruan

Esperimentazio pilotua

10 hilabete, 2021eko martxotik 2022ko otsailera

Esperimentazio pilotuak helburu du aurreko lan sortan adostutako oinarrizko gaitasunak ikasteko estrategiak probatzea, bi fase progresibotan, haien egokitasuna eta eraginkortasuna, Nafarroan izan dezaketen eskalagarritasuna eta Espainiako eta beste eskualde batzuetako politiketara eramateko aukera baloratu ahal izateko.

Ebaluatzea, eskalatzea eta transferitzea

6 hilabete, 2022ko martxotik abuztura

  • Lehen fasean adostutako oinarrizko gaitasunak ikasteko estrategien egokitasunaren, eraginkortasunaren eta efizientziaren esperimentazio pilotuaren azken ebaluazioa aurkeztea.
  • Nafarroan gaitasunak hobetzeko plan bat prestatzeko eta estatu mailako politiketan eta legedian aldaketak egiteko proposamenak, esperimentazio pilotuaren ebaluazioaren emaitzen arabera.
  • Lortutako esperientzia eta ezagutza partekatzea beste eskualde batzuekin, ezagutzak eta jardunbide egokiak trukatze aldera.