You were redirected to http://www.navarra.es/eu/web/despoblacion/legea .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Liburu Zuria eta Legea - Despoblacion

Despopulazioaren Liburu Zuria

 

Nafarroako Despopulazioaren Liburu Zuria Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak sustatutako dokumentu estrategikoa da, helburu hauek dituena: despopulazioaren fenomenoaren diagnostikoan sakontzea, lurralde-arazo eta -erronkak sistematizatzea, eta Despopulazioari eta Landa Garapenari buruzko etorkizuneko Foru Legearen oinarri izango diren neurri zehatzak formulatzea.

Dokumentuak hiru ardatz ditu:

  1. Pertsonak, politika publikoen erdigune gisa.
  2. Lurraldea, biziaren, baliabideen eta zerbitzuen euskarri gisa ulertuta.
  3. Landa-nortasuna, kultura-balio eta gizarte-kohesio gisa.
     

Nafarroako Despopulazioaren Liburu Zuriak Despopulazioaren aurkako Nafarroako Estrategia indartzeko, sakontzeko eta zabaltzeko oinarriak ezartzen ditu, eta estrategia hori osatzen eta eguneratzen duten analisi-, koordinazio- eta proposamen-esparru bat eskaintzen du, Foru Komunitatearen Erronka Demografikorako bidean.

Despopulatzearen aurkako eta Landa Garapenerako Foru Legea

 

Lurralde Kohesiorako Departamentua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetza, Despopulatzearen aurkako eta Landa Garapenerako Foru Legearen zirriborroa ontzen ari da, gobernua babesten duten talde politikoek sinatutako programa-akordioan ezarritakoarekin bat. Lege hori funtsezko tresna izanen da Nafarroa guztian aukera-berdintasuna bermatzeko eta baldintza sozial eta ekonomiko egokiak sortzeko, Nafarroako eremurik kalteberenetan biztanleak finkatzen laguntze aldera. Espero da legearen izapideak 2025eko ekainean hastea, Departamentuarteko Batzordearen eta despopulatzearen aurka borrokatzeko talde eragilearen bermea jaso ondoan.

Foru-lege berriaren helburua da gaur egungo neurriak arau-esparru batean txertatzea, despopulatzeari modu eraginkorragoan aurre egiteko eta landa-garapena bultzatzeko. Zenbait proposamen daude; besteak beste, despopulatze-arriskuan dauden udalerrien aldeko diskriminazio positiboa, izapide administratiboak sinplifikatzeko neurriak, ekintzailetzarako eta belaunaldi-erreleborako pizgarriak, eta hobekuntzak etxebizitzaren, garraioaren, konektagarritasunaren eta oinarrizko zerbitzuen arloetan. Gainera, legearekin batera neurri fiskalen sorta bat ere egonen da.

Legea idazteko prozesuak oinarri du aldez aurretik egindako kontsulta zabal bat. Kontsulta horren barnean sartzen dira hasierako diagnostikoa, gizarte- eta lurralde-eragileekin izandako bilerak, “Parte hartu, Nafarroa!” plataformaren bidez jasotako ekarpenak, eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak gidatutako parte hartzeko prozesuak. Tokiko taldeek, udalek eta sektoreko erakundeek modu aktiboan parte hartu dutenez, arau berriak erantzuna emanen die lurraldearen benetako beharrei.

Gainera, parte-hartzea areagotzeko, besteak beste, iradokizunen postontzi bat eskuragarri jarri da. 

Ekarpenik egin nahi diozu Despopulatzearen aurkako eta Landa Garapenerako Foru Legeari?

Bidali zure ekarpenak sugerenciaslfdyrd@navarra.es helbidera