Aparteko neurriak COVID-ari aurre egiteko

Egoitza soziosanitarioak

Senitartekoak eta bisitariak zentro soziosanitarioetan sartzeko prebentzio-neurriak

  • Familiako kideek eta beste bisitari batzuek maskarak erabili beharko dituzte zentroetan.
  • COVID-19a duten edo kontaktu estu gisa identifikatuta dauden egoiliarrak bisitatzea onartzen da. (Bereziki zaurgarriak diren pertsonei bisitak saihestea gomendatzen zaie, bereziki senidearen infekzioak irauten duen bitartean).
  • COVID-19a duen pertsona batek edo kontaktu estu gisa identifikatutakoak ezin izango du bisitarik egin. 
  • Bisitak egoiliarrekin biltzen ahalko dira zentroko gela eta eremu komunetan, prebentzio neurriak, eta bertako pertsonen errutinak zein eguneroko bizitza errespetatuz.
  • Kanpoko espazioak erabiltzea gomendatzen da.
  • Erabiltzaileak edo haren bisitariek zentroko zuzendaritzari jakinarazi beharko diote bisitaren ondorengo 10 egunetan COVIDaren sintoma bateragarriak badituzte

Egoitzako erabiltzaileak zentrotik irteteko prebentzio-neurriak

 

  • Irteera guztiak egiteko, herritar guztiei eskatzen zaizkien segurtasun-neurriak bete beharko dira.
  • Ez zaie zentroetatik kanporako irteerarik onartuko COVID-19a duten pertsonei, ez eta koarentena egoeran daudenei ere (prebentzio neurriak betetzea ezinezkoa denean arautua).


Neurriak hezkuntza zentroetan

Hezkuntza arloko kasu positibo edo kontaktu estuetarako ez da biztanleria orokorrarentzat zehaztutakoak ez diren jarduera edo neurri berezirik ezartzen. 


Beste neurri batzuk

  • Indarrean jarraitzen du bide publikoan edo aire zabaleko guneetan erretzeko debekuak, baldin eta ezin bada errespetatu gutxienez 2 metroko tartea beste pertsona batzuekiko.
     
  • Bide publikoan, parkeetan edo plazetan ere ezin da botelioirik egin.


COVID pasaportea aplikatzea

COVID pasaportea ez da derrigorrezkoa jada Nafarroan jende ugari dagoen barruko espazio eta ekitaldi jakin batzuetara sartzeko. Hala ere, Europako Batzordeak bere erabilera luzatzea proposatu du 2023ko ekainaren 30era arte, Europar Batasuneko kide diren herrialdeetan bidaiatzeko.

Egiaztapena jaitsi daiteke Osasunaren Karpeta Pertsonalean eta mugikorrean gorde edo inprimatu. Hiru kasu aurreikusten dira:

  • Txertaketa-ziurtagiria (pauta osoa). 
  • Proba-ziurtagiria (PCR negatiboa azken 72 ordutan edo antigenoen proba negatiboa azken 48 ordutan). Autotest probek eta farmazietan egindakoek ez dute balio. 
  • Osatze-ziurtagiria (COVID-19a igaro ondoren ematen da, eta 180 eguneko balioa du). 


Nola lor dezaket COVID pasaportea

  • Egiaztapena jaitsi daiteke Osasunaren Karpeta Pertsonalean eta mugikorrean gorde edo inprimatu.a 
  • Osasun Karpetara sar daiteke:
    • Sarbide-pasahitza sortzen duen online sistema berri baten bidez. Bide hori erabiltzeko, beharrezkoa da gutxienez 16 urte izatea eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren datu-baseko datuak eguneratuta izatea.
    • Cl@ve kredentzial digitalaren bidez, aldez aurretik hitzordua eskatuta, Nafarroako Gobernuaren 28 erregistroetako edozeinetan. 

Zalantzarik izanez gero, dokumentu hau kontsulta dezakezu.