Título Inicio

KORONABIRUSARI BURUZKO WEB OFIZIALA

Mascarilla Obligatoria

MASKARAREN DERRIGORREZKO ERABILERA

Derrigorrezkoa da Nafarroan maskara erabiltzea. 12 urte baino gehiagokoek nahitaez erabili beharko dute uneoro, pertsonen artean 1,5 metroko segurtasun tartea bermatzen den ala ez kontuan hartu gabe. 

Derrigorrezkoa da 6 eta 12 urte bitartekoentzat distantzia mantendu ezin denean, eta gomendagarria 3 eta 5 urte bitartekoentzat. 

Hortaz, bide publikoan, aire zabalean eta publikoari zabaldutako eremu itxietan, une oro erabili behar da maskara, baita edozein garraiobideetan ere, salbu eta barruan doazen guztiak etxe berean bizi baldin badira. 

Salbuetsirik dago maskara erabiltzea honako kasu hauetan:

  • Arnasa hartzeko zailtasunen bat duten pertsonen kasuan, maskararen erabilerak larriagotu dezakeena. Kasu horietan, segurtasun-agenteek hala eskatzen badute, erantzukizunpeko adierazpen hori beteta eta sinatuta erakutsi beharko da.
  • 1,5 metroko distantzia mantentzea bermatzen denean: 
    • Lantokietan (ez dira salbuetsita geratuko publikoari irekitako eremuak).
    • Elikagaiak eta edariak kontsumitzen diren bitartean, edo maskara erabiltzearekin bateraezinak diren jardueretan.
    • Kirol jarduerak egiten diren bitartean.
    • Bainua hartzen den bitartean, igerilekuetan edo bainurako gaitutako beste toki batzuetan. 
    • Biziguneetatik kanpo egiten diren naturari loturiko jardueretan, hala nola mendi-ibiliak, eskalada, mendi-igoerak, txirrindularitza eta antzekoak.  
  • Ezinbesteko kasuetan. 

Gainera, maskara erabiltzea gomendatzen da pribatuak diren eremu ireki zein itxietan, segurtasun tartea bermatzeko aukera balego ere, familia unitate desberdinetako pertsonak elkartzen direnean. 

Informazio gehiagorako, maskararen derrigortasunaren inguruan eta beste prebentzio neurri bereziei buruzko zalantzak argitzeko dokumentua.

Portada_MedidasPrevención_Vídeo

PREBENTZIORAKO NEURRIAK

Normalitate egoera berri honetan are garrantzitsuagoa da, ahal bada, COVID-19aren aurkako prebentzio-neurriekin jarraitzea, agerraldiak izan ez daitezen. 

Hiru dira oinarrizko neurriak: 

1) Bat-batean koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak badituzu (sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna, usaimenaren eta dastamenaren galera, beherakoa, giharretako mina, ez ohiko eztarriko eta buruko mina), geratu etxean eta deitu berehala zure osasun-zentrora

     Zure osasun-zentroa itxita badago, deitu Osasun Aholkuaren zerbitzura, 948 290 290 telefonora. 

     Premiazko arreta behar baduzu, deitu 112 telefono zenbakira.

2) Gorde 1,5 metroko distantzia fisikoa beste pertsonekin, eta erabili maskara.

3) Sarri garbitu eskuak minutu batez, ura eta xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin

Zaindu zaitez, zaindu gaitzazu, koronabirusak kutsatzea saihesteko Nafarroako Gobernuak egin duen kanpainaren leloetariko bat, normaltasun berrirako trantsizio egoeran. Hemen dituzu kanpainaren material grafikoak.

Portada_Fase Nueva Normalidad

NAFARROA “NORMALTASUN BERRIAN”

Honakoak dira Nafarroan dagoen “normalitate berriko” etapako ezaugarri nagusiak:  

  • Mugikortasuna baimendu da autonomia guztiekin.
  • Garraio publikoetako eserleku guztiak okupatu ahal izango dira, erabiltzaileen artean tarte handia uzten ahaleginduaz. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • Taberna eta jatetxeetan, %75eko edukiera errespetatu beharko da barruan, eta terrazetan edukiera %100era zabaltzen da. Mahai bakoitzean 10 pertsona bildu daitezke gehienez, salbu etxe berekoak badira.
  • Diskoteketan, edukiera %75ekoa izango da. Dantzarako zonak ezingo dira ireki, baina bertan terrazak jar daitezke.  
  • Taberna, kafetegi, jatetxe, joku eta bingo areto, ziberzentro, dantzaleku eta jai aretoek 02:00ak aurretik itxi beharko dute.
  • Debekatuta dago kalean edatea edo antzeko ekintzak egitea 02:00etatik 06:00etara, eta eguneko beste ordutan gehienez ere 10 pertsona bildu daitezke, segurtasun neurriak mantentzen badira.
  • Hotel eta ostatu turistikoetan zona komunetan edukiera %75ekoa izanen da. Banako logelak dituzten aterpetxeetan, edukiera %75ekoa da eta ohatzeak dituzten logeletan %50ekoa.
  • Saltokietan, edukiera %75ekoa izango da establezimenduaren solairu bakoitzean eta %50ekoa zentro komertzialeko zona komunetan eta aisiarako zonetan. Azoka txikietan, baimendutako postuak %75era gehituko dira.
  • Beilatokietan, ezingo da gehienezko edukieraren %50a gainditu.
  • Ezkontzetan, edukiera %75ekoa izango da kultu-lekuetan edo bestelako espazioetan.
  • Kirol-jarduerak 25 pertsonara bitarteko taldeetan egin ahal izango dira.
  • Igerilekuetan eta kirol-zentroetan, ezingo da edukieraren %75a gainditu.
  • Haurrentzako parkeak, kirolerako zonak eta skate pistak erabili daitezke, eta 4 metroko espazio bakoitzeko pertsona bat baimenduko da gehienez.
  • Iturri publikoak irekita daude.
  • Erretiratuen klubak  edukieraren %75a dute, eta tailerrak edo hitzaldiak bezalako taldeko jarduerak dituzte.
  • Peñek eta elkarte gastronomikoek %75eko edukiera izanen dute, 25 pertsonatik beherako taldeekin. Itxita egon beharko dute 02:00etatik 06:00etara. Etxabeak eta piperoak ezingo dira ireki.
  • Desgaitasuna duten pertsonen zentroetan eta adinekoen egoitzetan, bisitak eta irteerak egin ahal izango dira baldintza batzuekin. Eguneko zentroak eta eguneko egonaldiko tokiek ezingo dute %75eko edukiera gainditu.
  • Museo, erakusketa-areto, monumentu eta bestelako kultur ekipamenduetan, edukiera %75ekoa izango da, eta jarduera gidatuak 25 pertsonara bitarteko taldeetan egin ahal izango dira.
  • Liburutegietan, edukiera %75ekoa izango da eta %50ekoa haurrentzako diren zonetan.
  • Auditorio, zinema, antzoki, zezen-plaza, karpadun -zirko eta biltzar eta bilera profesionaletan, edukiera %75ekoa izango da, aurrez esleitutako eserlekuekin.
  • Jarduera kulturalak eta aire libreko aisiako jarduerak egiteko, %75eko edukiera errespetatuko da, gehienez ere 1.000 pertsonako mugarekin.
  • Haurrentzako eta gazteentzako denbora libreko jarduerak egin daitezke ohiko asistentziaren %75arekin eta gehienez 250 parte-hartzailerekin.
  • Ezingo dira egin haur edo gazteentzako kanpaldi kolektiboak gau-igarotzeekin.

Gehiago jakiteko:

 

Raya azul larga


espacio