Título Recomendaciones

GOMENDIOAK

Qué hacer

ZER EGIN SINTOMARIK BADUZU?

Bat-batean arnas sintoma larriak badituzu (sukarra, eztula edo arnasteko zailtasuna),

  • Geratu etxean irten gabe
  • Deitu zure osasun-zentrora. Bertan zure egoera baloratuko dute eta behar diren neurriak hartuko dituzte.
    Bilatu direktorio honetan zuren osasun-zentroaren kontaktua.
Zure osasun-zentroa itxita badago, deitu Osasun Aholkuaren zerbitzura, 948 290 290 telefonora. 

Premiazko arreta behar baduzu, deitu 112 telefono zenbakira.

Zaintzeko eta kutsatzeko aukerak murrizteko gomendioak

Gomendioak hainbat hizkuntzetan: arabiera | bulgariera | errumaniera | frantsesa | ingelesa italiera | portugesa | txinera

Aislamiento y Cuarentena

BAKARTUTA DAUDENENTZAKO GOMENDIOAK

Geratu etxean irten gabe 14 egunez, eta, ahal den neurrian, 

  • Ondo aireztatutako banako gela batean geratu, atea ondo itxita.
  • Logelatik ahalik eta gutxien atera, ezinbestekoa denean bakarrik. Ateratzean, jantzi maskara eta bi metroko segurtasun tartea gorde.
  • Zure komuna erabili. Partekatua bada, erabili ostean, lixibarekin desinfektatu (2 tapoi lixiba -30 mililitro- ur litroko).
  • Eskuak maiz garbitu ura eta xaboiarekin edo alkohola duen desinfektatzailearekin. 
  • Gaixo ez dagoen pertsona batek logelan sartu behar badu, ahalik eta denbora gutxien egon eta maskara jantzi.
  • Etxeko gauzak ez partekatu (ontziteria, izarak, mantak, etb.)
  • Sukalde-gainekoa eta komuna lixibarekin garbitu (2 tapoi lixiba -30 mililitro- ur litroko).
  • Pedala duen zakarrontzi bat eduki gelan, hondakinentzako.
  • Gaixoaren hondakinak poltsa itxi batean bota. Ez birziklatu.
  • Gaixotasunak okerrera egiten badu, osasun zentroarekin harremanetan jarri, eta bere ordutegiz kanpo 112ra deitu.

Bakartuta daudenentzako gomendioak

Mascarillas

MASKARAREN ERABILERA EGOKIA

Biztanleria osasuntsuak ez du maskararik erabili behar.

Kontuz! Gaizki erabiliz gero, arrisku handiagoa sor dezake.

Gela berean koronabirusaz kutsatuta dagoen pertsona bat eta gaixo ez dagoen beste bat badaude, zera gomendatzen da, biek maskara janztea eta bere erabilera egokia egitea: 

  • Jantzi aurretik, eskuak garbitzea ura eta xaboiarekin edo alkohola duen desinfektatzailearekin. 
  • Maskararekin ahoa eta sudurra estaltzea, eta estu jartzea.
  • Erabiltzen den bitartean, maskara ez ukitzea, eta, ukitzen bada, eskuak garbitzea. 
  • Erabili eta botatzekoak diren maskarak berriro ez erabiltzea. 
  • Atzetik kentzea, eskuekin aurrekaldea ez ukitzeko. 
  • Eskuak garbitzea maskara kendu ostean. 

Recomendaciones para prevenirlo

KORONABIRUSA PREBENITZEKO GOMENDIOAK

  • Beste pertsona batzuekin 2 metro baino gehiagoko distantzia izan.
  • Garbitu eskuak maiz urarekin eta xaboiarekin edo alhokola duen desinfektatzailearekin, eta beti: 
    • Zintz, eztul edo doministiku egin ondoren
    • Etxetik irtetean eta etxean sartzean
    • Lanera sartzean eta lanetik irtetean
    • Gaixo dagoen bati arreta eman aurretik eta ondoren
  • Estali ahoa besaurrearekin edo mukizapi batekin eztul edo doministiku egitean.
  • Erabili eta botatzeko mukizapiak erabili eta zakarrontzira bota.
  • Beste zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Osasun Aholkuaren Zerbitzuarekin:

COMERCIO

EROSKETAK EGITEKO GOMENDIOAK

  • Bakarrik eta haurrik gabe joan.
  • Arrisku taldekoa bazara, erosketak beste norbaitek egin ditzan saiatu.
  • Gutxienez metro bateko segurtasun-tartea utzi erakusmahaitik eta gainerako pertsonetatik.
  • Ez ukitu establezimenduko produktuak. Autozerbitzua ez bada, itxaron erabili eta botatzeko eskularruak dituen pertsonak arreta eman arte. 
  • Ez ukitu amankomuneko zonaldeak eta erakustokiak.
  • Eztula baduzu, ukondoaren barrualderantz egin eta posible bada dendatik at. 
  • Maiz garbitu eskuak ura eta xaboiarekin, dendara joan aurretik eta itzultzerakoan, dendan alkohol-banatzailerik ez badago. 
  • Txartelarekin ordaindu kontaktuak sahiesteko. 
  • Dendako langileen jarraibideei kasu egin eta kanpoan itxaron, hala eskatzen denean. 

Bulos

JARRI GEZURREN AURKAKO TXERTOA

Egiazko informazioa ezinbestekoa da osasun krisi hau gainditzeko.

Whatsapp edo bestelako gizarte-sareetan egunero zabaltzen dira koronabirusaren inguruan ziurtatu gabeko informazio zein testigantza faltsuak. 

  • Ez egin kasurik
  • Ez birbidali

Jaso koronabirusaren inguruko informazioa komunikabideen eskutik eta iturri ofizialetatik.

Preguntas frecuentes

Ir al incio

Chatbot

Asistente virtual ¿Cómo te puedo ayudar?
×
-