Título Situación Actual

EGUNGO EGOERA

Noticias

Datos: situación actual

DATUAK GUZTIRA, ZENBATZEN HASI ZIRENETIK, apirilak 9, 11.30ean eguneratua

3.575

POSITIBO

214

HILDAKO

462

ALTA

1.556

OSPITALERATUTAKO PAZIENTEAK

124, 1.556 horietatik,

ZIUn

2.019

ETXEKO ZAINTZAPEAN

 

ESPAINIAKO DATUAK 

(gaztelaniaz)

Medición COVID-19 Navarra

Mapak, oinarrizko osasun eremuen datuekin:

Kasu kopurua  | 1.000 biztanleko tasa

Datu irekiak

Medidas de contención

EZARRITAKO NEURRIAK

  • Kirol instalazioak ixtea, bai eta ostalaritzako establezimenduak, zineak, antzokiak eta bestelako kultur eta aisia guneak ere.
  • Txikizkako merkataritzan, elikagai-establezimenduen eta premiazko produktuen jarduera bermatzea: fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, okindegiak, farmaziak, estankoak, gasolindegiak, kioskoak, etab.
  • Egintza kolektiboak etetea. Kultu-lekuetan eta zeremonia zibil eta erlijiosoetan, edukiera heren bat baino ez da izanen, eta hiletetarako gehienez ere 25 pertsona izanen dira.
  • Bisita-murrizketak ospitaleetan eta adineko pertsonen eta ezgaitasunen bat dutenen zentroetan, bereziki ahulak diren taldeak babesteko.
  • Hezkuntza eta prestakuntza jarduera presentzialak etetea.
  • Jendearentzat ixtea bulego judizialak eta beste bulego publiko batzuk: liburutegiak, museoak, ikasleen egoitzak, etab.

Prentsa-oharra, neurri guztien xehetasunarekin (2020/03/14)

Alarma-egoera dagoen bitartean, honakoetarako baizik ezin izanen da etxetik irten: 

  • Elikagaiak, sendagaiak eta behar-beharrezko produktuak erosteko
  • Osasun-zentroetara joateko
  • Lanera joateko, funtsezko zerbitzu batean lan egiten baduzu
  • Adinekoak, adingabeak eta mendekoak zaintzeko
  • Banketxe eta aseguru-etxeetan ezinbestekoak diren kudeaketak egiteko
  • Ezinbesteko arrazoiengatik edo premiazko egoerengatik
  • Erregaia hartzeko

 

Kartela deskargatu

Ohiz kanpoko neurri gisa, Nafarroako Ospitaleteguneko Gerentziak honako hau agintzen du:

  • Ospitalizazioetan bisitak murriztea paziente bakoitzeko laguntzaile batera, eta, ahal den neurrian, egonaldi osoan laguntzaile bera izatea. Pazienteak eta laguntzaileak, ahal den neurrian, sahiestuko dute gelatik ateratzea eta korridoreetatik ibiltzea.
  • Era berean, laguntzaileak pertsona batera mugatzea eguneko ospitaleetan, kanpoko kontsultetan, proba diagnostikoetan (endoskopiak, analisi klinikoak...) eta larrialdietan.
  • Paziente eta zaintzaileen ospitale barneko zirkulazioaren inguruko informazioa

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak ondoko gomendioak ematen ditu infekzioa prebenitu eta kontrolatzeko, biztanlerik ahulenak babesteko. Gomendio horiek etengabe berrikusten ari dira eta, ondorioz, eguneratzen joango dira.

Neurriek eragina dute Eguneko Zentroetako bisita eta sarbideetan, erabiltzaile izan baina bertan bizi ez direnentzat; infekzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko jarduera orokorretan; zentroetako langileentzako gomendioetan; ikertzen edo positibo eman duten kasuen jarduketetan; espazioen garbiketa eta desinfekzioan; hondakinen kudeaketan, eta zentroekin zerikusia duten bestelako gaietan.

Neurriak kontsultatu

espacio

 

 

Ir al incio

Chatbot

Asistente virtual ¿Cómo te puedo ayudar?
×
-