Hasiera - CIN - Urbasa/Andia

Slider 01

Zer ezkutatzen dute bi mendilerro hauek?

Slider 02

Paraje natural harrigarriak

70.000 pertsonak baino gehiagok bisitatzen dute urtero Urbasa-Andia parke naturala. Baina zer ezkutatzen da bi mendilerro horietan horren bereziak izateko?

Atentzioa ematen duen lehen gauza bertako paraje natural harrigarriak dira: oihan soilguneetako larreak. Bertan azienda bazkatzen da, ia 1.000 metroko altueran. Pagadiak eta malkar handiak ere badaude, eta “balkoi” itxura dute, ondoko ibarrei begira. Lurpean, haitzuloz, simaz eta galeriaz betetako mundu bat dago: urak bidea egiten du kareharrizko arroken artean, eta iturri eta iturburu harrigarritan amaitzen du, adibidez Urederran.

Urbasa-Andia zeharkatuz gero dolmenak topatuko dituzu, adibidez parkearen irudikoa, baita duela zenbait hamarkadara arte erabili ziren artzain txabolak eta ikaztegiak ere. Gizakiak aztarnak utzi ditu toki horretan duela 100.000 urtetik.

Parkearen interpretazio zentroan eskaintzen diren aukera mugagabeen berri emanen dizugu, orotariko ibilbideekin, goza zaitezen oinez, bizikletaz edo leizeetan espeleologia praktikatuz.

Erronkariko naturaren interpretazio zentroan mundu eder horren ateak irekitzen dizkizugu: landareak, animaliak eta gizakiak gai izan dira klima zorrotz horretara egokitzeko. Egin bisita Nafarroako mendialdearen munduan murgiltzeko.