Jarduerak - CIN - Pitillas

Jende guztia, orokorrean

Paseo gidatuak aintzirara
Iraupena: Ordu eta erdi inguru
Zailtasuna: Txikia; ez da egokia gurpil aulkientzat.
Izen emateak: 619 463 450, gutxienez hiru egun lehenagotik.
Soilik denboraldian

Eskolako taldeak eta beste talde antolatu batzuk

Eskolako ikasturtean zehar, doako bisita gidatuak eskaintzen zaizkie eskolako taldeei eta beste talde antolatu batzuei, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara. Izena eman beharra dago 3 egun lehenagotik. Taldean 50 pertsona baino gehiago badaude, bisita finkatzean jakinarazi behar da.

Bisita laburra
Iraupena: Ordubete inguru
Hizkuntzak: euskara eta gaztelania
Jarduera hegaztien behatokian eginen da. Gehienez 50 lagun.

Bisita luzea
Iraupena: 3 ordu inguru
Hizkuntzak: gaztelania
Bisita behatokira eta paseoa kanpoaldean, gosaltzeko geldialdi batekin.

 

Hezkuntza jarduera guztiak behatokiko langileekin egin behar dira

Aintzira bisitatuz gero behatokia bisitatu gabe, baimena eskatu behar zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari (tel.: 848 42 66 98). Baimena emateko, dagokion eskabidea aurkeztu behar da, behar bezala arrazoitutako programa didaktiko batean oinarrituta.

Ez dago emaitzarik.