Nafarroako Analisi eta Prospektiba Bulegoa - Nor garen - Analisis y Prospectiva

Nor garen

Bulegoaren proiektuak 2025erako

Osasun demokratikoa, indarkeria matxista eta nafar nortasuna, aurten jorratuko diren gaiak

Osasun demokratikoa, zerbitzu publikoen inguruan herritarrek duten pertzepzioa, indarkeria matxista eta Nafarroako nortasuna aurkitzen dira Azterketa eta Prospektiba Bulegoak 2025erako egingo dituen inkesten gai nagusien artean. Horrela adierazi du Felix Taberna lehen lehendakariordeak eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak, erakunde horretara egindako bisita batean, Txerra Garcia de Eulate zuzendari kudeatzailearekin batera. 

 


2024ko lanaren memoria

Analisi eta Prospektiba Bulegoak lehen urteko memoria honetan deskribatu du 2024an egindako lana

2024an, Analisi eta Prospektiba Bulegoak zenbait txosten egin ditu lantzen dituen hiru arlo estrategikoetan: errealitatearen analisia, etorkizun posibleen prospektiba eta politika publikoetan erabakiak hartzen laguntzea. Gainera, zeharkako beste hiru arlotan lan egin du, zabalkundearekin, komunikazioarekin, prestakuntzarekin eta sektore askoren arteko lankidetzarekin loturik. 

 


Ezagutu bulegoa

Zein da gure egitekoa? Zer ekarpen egiten dugu Foru Gobernuan? Errepasatu erakundearen gakoak

Analisi eta Prospektiba Bulegoaren xedea da Nafarroak gaur egun eta epe ertain eta luzean dituen erronkak eta aukerak identifikatzea informazioaren analisi sistemiko baten bidez, ebidentzia enpirikoa eta zorrotza eskuratzeko politika publikoetan erabakiak hartu aurretik.

 


Montaje con tres imágenes de dos personas mayores andando en el monte, una profesional sanitaria y unos aerogeneradores.

Helburuak

 


Zortzi lan-printzipio

  1. Herrialde-ikuspegia. Bulegoaren lana ikuspegi alderdikoitik at garatzen da, eta jarrera politiko ororen aurretik jartzen ditu datuak eta ebidentzia enpirikoa.
  2. Zorroztasun metodologikoa. Kalitatezko datuetan oinarritutako lana. 
  3. Ikuspegi integrala. Nafarroako erronken azterketa integrala.
  4. Konplexutasuna onartzea. Bulegoak uztartu egiten ditu analisien eta proposamenen zorroztasuna eta komunikazio argia eta eskuragarria.
  5. Proposamenetara bideratua eta eraldatzailea. Saihestu edo lortu nahi diren etorkizunak identifikatu, eta horretara bideraturiko politikak iradokitzen ditu.
  6. Genero-ikuspegia. Zeharkakoa da analisi guztietan. 
  7. Irisgarritasuna eta gardentasuna. Txosten, datu eta metodologia guztiak eskuragarri daude herritar ororentzat.  
  8. Adostasun nahia. Azterketek Nafarroak dituen (eta izenen dituen) erronkei buruzko adostasun politiko eta sozialak biltzen dituzte. 

Pie de página