Europako Gazte Txartela eskatzea (12-13 urtekoendako sustapen berezia)

Aukera ematen du txartel hori doan lortzeko (formatu digitalean bakarrik) 14 urte bete arte.

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren gazteak, 12 eta 13 urte dituztenak, Europako Gazte Txartelaren modalitate klasikoa formatu digitalean lortu nahi dutenak. Sustapen berezi honi esker, 14 urte bete arte doan izanen da gazte txartela.

Une horretatik aurrera, beste eskaera bat egin behar da, eta 14 eta 30 urte (biak barne) bitarteko gazteendako den Europako Gazte Txartela eskatu.

Gazte txartelaren titularrek milaka zerbitzu eta abantaila izan ditzakete ostatuetan, garraioetan, kulturan, saltokietan... Bai Nafarroan, bai estatuko gainerako lurraldeetan eta bai European Youth Card Association (EYCA) ekimenean parte hartzen duten Europako 35 herrialde baino gehiagotan.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Eskaera formularioarekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira: aitaren, amaren edo legezko tutorearen NANaren fotokopia (aurretik eta atzetik); eta eskatzailearen NANaren fotokopia (aurretik eta atzetik).

Edozein zalantza izanez gero, idatzi helbide honetara: carnejoven@navarra.es

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Yanguas eta Miranda kalea 27, behea
31003 Iruña
Telefonoa: 848 42 39 00
Helbide elektronikoa: carnejoven@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time