Dirulaguntza langile autonomoen lanbide elkarteei beren jarduera arruntak egiteko 2023an

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Lan Autonomoen Elkarteak.

Elkarte horien funtzionamendu-gastuak partzialki finantzatzeko dirulaguntza. Honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Nafarroako Langile Autonomoen Lanbide Elkarteen Erregistroan inskribaturik egotea deialdi hau argitaratzen den egunean.
  • Nafarroan egoitza propio bat izatea deialdi hau argitaratzen den egunean.
  • Sektorearteko izaera izatea.
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluak onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako batean ere ez egotea. Eskaera-orrian ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da hori.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Dokumentazio hau aurkeztu behar da laguntza eskatzeko, laguntzen fitxan eskura dauden ereduen arabera:

 

Dirulaguntza eman ondoren:

  • Gardentasun-adierazpena: hilabeteko epean aurkeztu behar da, dirulaguntza eman izanaren ebazpena jakinarazi denetik zenbatuta.
  • 58E/2023 Ebazpena, langile autonomoen lanbide elkarteei Nafarroan beren jarduera arruntak aurrera eramateko ematen zaizkien dirulaguntzen 2022ko deialdia onesten duena.
  • 59/2013 Foru Dekretua, Nafarroako aurrekontu orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituena.
  • 36/2011 Foru Agindua, izapidetze telematikoa nahitaezkoa dela ezartzen duena.
  • 239/2009 Foru Agindua, Nafarroako Langile Autonomoen Lanbide Elkarteen Erregistroa sortzen duena.

Tramitazioa

Epea: 23/06/01 - 24/10/31

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Lan Autonomoaren Atala
Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña (Nafarroa)
Telefonoak: 848 427 864 - 848 428 564
Helbide elektronikoa: trabajoautonomo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time