Genero indarkeriaren biktima izaera onartzea, etxebizitza babestua eskuratu ahal izateko

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Etxebizitza Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legean aurreikusitako etxebizitza babestuak erosteko edo alokatzeko aukera izan nahi duten genero-indarkeriaren biktimak.

Prozeduraren urratsak:

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak aitormena eginen du dokumentazioa zuzena bada eta eskatutako baldintzak betetzen badira.

Genero-indarkeriaren biktima dela egiaztatzen duen agirian behar den informazioa jasoko da, etxebizitza jabetzan eta alokairuan eskuratzeari buruz edo alokairuan soilik.

  • Eskaera, idatziz egin beharko da ( 234/2015 Foru Aginduaren I. eranskinean aurreikusitako eredu ofizialean), eta agiri hauek erantsi:

1. Eskatzailearen NANaren fotokopia. Nazionalitate espainiarra ez duten pertsonek, beren ordez, egoitza-baimenaren edo lan-baimenaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

2. Erroldatze ziurtagiria, eskaera egin baino hilabete lehenago gehienez ere emana.

3.  234/2015 Foru Aginduaren 3. artikuluan adierazitakoaren arabera, genero-indarkeriaren biktima dela egiaztatzen duen dokumentazioa:

  • Etxebizitza jabetzan eskuratzeko:
    • Genero-indarkeria osatzen duten egitateengatik kondenatzeko epai irmoa, genero-indarkeriaren biktima etxebizitzaren esleipendun izan den esleipen-prozedura hasi aurreko bost urteetan emana.
  • Etxebizitza alokairuan eskuratzeko:
    • Genero-indarkeria osatzen duten egitateengatik kondenatzeko epai irmoa, genero-indarkeriaren biktima etxebizitzaren esleipendun izan den esleipen-prozedura hasi aurreko bost urteetan emana.
    • Biktima babesteko kautelazko neurriak hartzea erabaki duen babes-agindua edo ebazpen judiziala, indarrean dagoena.
    • Fiskaltzaren txostena, non adieraziko baita alderdi demandatzailea genero-indarkeriaren biktima dela, babes-agindua eman arte.
    • Eskatzailearen genero-indarkeriaren biktima izateari buruzko irizpen profesionala biltzen duen txosten teknikoa.
    • Beharrezkoa izango da esku-hartzea genero-indarkeriaren biktima izateagatik izatea, eta eskaera egin aurreko bost urteetan gertatu edo gertatzen ari dena eta hala jaso beharko da txostenean. Txosten hori berariaz egin beharko da eskabidearekin batera aurkezteko, nahiz eta eskaeraren dataren aurreko bost urteetan gertatutakoei buruzkoa izan, eta honako hauek eman dezakete:
      • Oinarrizko Osasun Laguntzako Gizarte Zerbitzuak.
      • Oinarrizko osasun laguntzako zerbitzuak.
      • Adimen osasuneko zentroak.
      • Foru Komunitateko Genero Indarkeriaren Biktimak Hartzeko Baliabideak.
      • Nafarroako Gobernuko Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntza Integrala emateko Taldeak.
      • Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeekin esku-hartze integrala eta diziplina anitzekoa egiteko profesionalak dituzten emakumeei laguntzeko udal-zerbitzuak.
  • 234/2015 Foru Agindua, etxebizitza babestuak erreserbatzeko eta etxebizitzaren arloko beste jarduketa babesgarri batzuetarako genero-indarkeriaren biktima izateko kreditazioa arautzen duena.
  • 61/2013 Foru Dekretua, etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituena.
  • 25/2011 Foru Dekretua, etxebizitza babestuen eskatzaileen Errolda arautzen duena.
  • 10/2010 Foru Legea, Nafarroako Etxebizitza Eskubidearena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurrekoa:

  • Nafarroako Berdintasunerako Institutua
    Alondegi kalea, 1, 2. solairua
    31002 Iruña
    Arreta ordutegia: aldez aurreko hitzordua ostegun eta ostiraletan 8:30etatik 14:30etara.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Alondegi kalea, 1, 2. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 15 88
Helbide elektronikoa: instituto.navarro.igualdad@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time