Ezgaitasuna duten pertsonentzako babespeko etxebizitza funtzionalak

Zerbitzua bermatuta dago: zerbitzu hau komunitateko etxebizitza batean ematen da, eta bertan arreta integrala ematen zaie norberaren autonomia atxikitzeko edo hobetzeko oinarrizko premiei, baita inklusioa eta parte-hartze soziala erraztu ere

Oinarrizko informazioa

18 urtetik goitiko pertsonak, desgaitasun fisikoa eta/edo intelektuala eta/edo garuneko erasana dutenak, baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Bizimodu autonomoa izateko laguntza profesionalak behar izatea.
  • % 45eko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea, desgaitasun intelektuala duten pertsonen kasuan.
  • % 65eko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua izatea, desgaitasun fisikoa duten pertsonen kasuan.
  • Eskaera egin aitzineko urtean Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.
  • Jardueraren bat egitea ikastetxe, zentro edo unitate okupazional batean, enplegurako zentro berezi batean, edo ohiko enplegu baterako lan kontratu bat izatea, edo administrazio unitate eskudunak baliabide honetarako egokitzat jotzen duen beste edozein jardueratan aritzea, edo sartzeko momentuan hastea.
  • Egokitasuna, administrazio unitate eskudunak egindako txosten teknikoaren arabera.

Zerbitzu hau eguneko 24 orduetan ematen da, urteko egun guztietan.

Programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita banakako arreta plana diseinatu ere. Horrek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.

Zerbitzuak honako prestazio hauek biltzen ditu:

  • Ostatua.
  • Mantenua: egunean hiru otordu.
  • Eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea eta gainbegiratzea: astero.
  • Akonpainamendu soziala: astero.
  • Arreta soziala: jarraipenekoa, lau hilabetetik behin.
  • Arreta psikologiko/psikopedagogikoa: jarraipenekoa, sei hilabetetik behin.
  • Gaitasun sozialak eta komunitateko integrazioa: astero.
  • Aisialdiko asteroko jarduerak.
  • Familientzako laguntza: jarraipenekoa, lau hilabetetik behin.

Zerbitzu hau bateragarria da gainerako zerbitzu eta laguntzekin, egoitza-arlokoak kenduta. Zerbitzu honi loturiko prestazio ekonomikoa bateragarria da beste zerbitzu eta prestazio batzuekin, zerbitzu honen baldintza beretan, eta bateraezina da aldi batez egoitzan sartzeko eta egoitzan artatzeko 65 urtetik gorakoentzako zerbitzuekin eta larrialdietarako telefono zerbitzuarekin.

Prozeduraren urratsak:

PAGNAk egokitasun txostena eginen du. Txostenak eskubide bermatuak ezartzen baditu, interesdunaren egoera ekonomikoa egiaztatuko da, eta honako hau jakinaraziko zaio:

  • Zer pisutan artatutako duten eta noiz sartuko den.
  • Egin behar duen ekarpen ekonomikoaren balioa (koordainketa).
  • Hala badagokio, esleitzen zaion zerbitzuari loturiko laguntza.

Egokitasun txostenaren ondorioz eskubide bermaturik sortzen ez bada, eskatzaileari honako honen berri emanen zaio:

  • Zer pisutan artatutako duten, tokirik izanez gero.
  • Egin behar duen ekarpen ekonomikoaren balioa (koordainketa).

Ez da beharrezkoa izanen oinarri honetan eskatzen den dokumentazioa aurkeztea, jadanik Foru Komunitateko Administrazioaren esku dagoenean. Halakoetan, eskatzaileek identifikatzen ahalko dute zer espedientetan dagoen dokumentazio hori. Halaber, instrukzio organoak behar dituen datuak eskatzen ahalko dizkie interesdunei.

  • 15/2006 Foru Legea,  gizarte zerbitzuei buruzkoa.(NAO, 152. alea, 2006ko abenduaren 20koa).
  • 30/2019 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena.
  • 210/2009 Foru Agindua, zerbitzuari loturiko prestazio ekonomikoak arautzen dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Harremanetan jartzeko

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia (ANADP)
Gonzalez Tablas kalea 7
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefono zenbakia: 848 426 900
Fax zenbakia: 948 240 108
Helbide elektronikoa: info.derechossociales@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time