Txanda kontratuak sustatzeko dirulaguntzak

Oinarrizko informazioa

  • Enpresak
  • Irabazi-asmorik gabeko entitateak

Errelebo kontratuak sustatzea manufakturaz kanpoko lanpostuetarako.

Enpresendako dirulaguntzak eskuratzeko baldintzak:

  • Irabazi-asmorik gabeko enpresak eta erakundeak:
    • Nafarroako Foru Komunitatean lantokia izatea.
    • Legez eratuak izatea, bakoitzaren araudiaren arabera, eta, hortaz, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea eta dagokion erregistro publikoan inskribaturik egotea.
    • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku egoeretako batean ere.
  • Kontratatutako langileak:
    • Langabezian egotea eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa agertzea, aldi baterako edo iraupen mugatuko kontratu bat mugagabe bihurtzen denean izan ezik.

 

Diruz lagunduko diren zenbatekoak:

  • 11.520 euroko dirulaguntza emanen da, baldin eta txanda kontratuak 36 hilabeteko iraupena badu. Epe laburragoa izanez gero, 320 euro edo gehiago deskontatuko dira hilabete bakoitzeko.
  • Txanda-hartzailea lehentasunezko taldeetako batekoa bada, dirulaguntza 13.320 eurokoa izanen da, baldin eta txanda-kontratuak 36 hilabeteko iraupena badu. Epe laburragoa izanez gero, 370 euro edo gehiago deskontatuko dira hilabete bakoitzeko. Lehentasunezko taldetzat hartuko dira honako hauek:
    • Gazte Bermearen Erregistroan inskribatutako gazteak.
    • Iraupen luzeko langabeak.
    • Errenta bermatuaren hartzaileak.
    • Emakumeak.
  • Dirulaguntzaren eskabidea, modu telematikoan behar bezala beteta, orrialde honetako "Tramitazioa" atalean.
  • Erretiro partzialeko enpresaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak aurkeztua eta baliozkotua. Ere berean, 6.1.b oinarrian ezarritakoaren arabera, ez bada oraindik aurkeztu Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak baliozkotutako erretiro partzialaren enpresa-ziurtagiria, hori jasotzean aurkeztu egin beharda. Erretiro partzialaren ebazpena ezezkoa bada, emandako dirulaguntza osorik itzuli behar da, dagozkion berendutze-intereskin batera. Nolanahi ere, dirulaguntzaren eskaera aurkeztean Gizarte Segurantzaren Diruzaintzan aurkeztutako erretiro partzialeko enpresaren ziurtagiria erantsi beharko da beti.
  • Entitate onuradunak eta langabeak (Relevista) sinatutako lan-kontratua.
  • Kontratazio hilabetean enpresan finko zeuden langileen kopuruari eta aurreko urteko hilabete berean zuten egoerari buruzko aitorpena (IV. eranskina).
  • Deialdiaren 3.3 oinarrian ezarritakoa betetzen delako adierazpena (V. eranskina).
  • Enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duena (I. eranskina).
  • Helburu bererako lortu edo eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen adierazpena edo, bestela, horrelakorik eskatu ez dela dioen adierazpen espresa. Halaber, enpresa eskatzaileak idatziz jakinarazi beharko du laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman zaizkiola edo berriz eskatu dituela, edo horren gainean sortzen ahal diren egoera berriak jakinarazi beharko ditu. Gainera, minimis erregimenari atxikita dauden adieraziko da (II. eranskina).
  • Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, Kontuak eta ordainketak.
  • Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena (III. eranskina).

"De minimis" araubidea:

  • Deialdi honetako dirulaguntzak de minimis laguntzak dira, Europako Batzordeak emandako 2023/2831 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da. Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru zergaldiko edozein alditan emandako de minimis laguntza guztien batura ezin da 300.000 eurotik gorakoa izan. Enpresa bakarraren definizioa aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago.
  • Horretarako, enpresek kasuan kasuko zerga-ekitaldian eta aurreko bi urteak hartutako bestelako de minimis laguntzak aitortuko dituzte.

Tramitazioa

Epea: 24/03/15 - 24/09/30

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

2023ko emaitzak (gaztelaniaz)

Harremanetan jartzeko

Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Atala
Tomás Caballero parkea, 1, 2. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31005 Iruña
Posta elektronikoa: fomentoempleo@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención para el fomento de los contratos de relevo

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time