Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeentzako diru-laguntza, 2023-2024, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatu eta bultzatzeko proiektuak garatzeko

Justifikatzeko epea zabalik.

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Komunitatean legez eratutako Tokiko Ekintza Taldeak, oinarri hauetako baldintzak betetzen badituzte.

Deialdiak emakumeen eta gizonen berdintasunerako proiektuak diruz laguntzen ditu.

Programatutako iharduerak gauzatzeko eta ordaintzeko epea 2023ko martxoaren 1etik 2024ko otsailaren 29ra bitartekoa da.Hiru partaidetza-modalitate daude (erakunde bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du dagokion modalitatean):

  • A modalitatea:

Nafarroako Toki Ekintzako taldeek garatutako proiektuak, Berdintasunerako Agente lanposturako lanaldi osoko pertsona bat kontratatua edo plantillan dutenak eta Nafarroako Berdintasun Institutuaren aldetik kontratazio horrengatik dirulaguntzarik jasotzen ez dutenak.

  • B modalitatea:

Nafarroako Toki Ekintzako taldeek garatutako proeiktuak, lanaldi osorako kontratatuta edo plantillan Berdintasun Agentea dutenak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren dirulaguntza jasotzen dutenak kontratazio horrengatik.

  • C modalitatea:

Nafarroako Toki Ekintzako taldeek garatutako proeiktuak, kontratatuta ez dauzkatenak edo plantillan lanaldi osoko Berdintasun Agentea dutenak.

Proiektu bakoitzeko diruz lagundu beharreko zenbatekoak, aurkeztutako proiektu osoaren kostua edozein dela ere:

  • A modalitatea: 15.000 euro gehienez.
  • B modalitatea: 7.500 euro gehienez.
  • C modalitatea: 3.000 euro gehienez.

Hurrengo urratsak:

Emandako diru-laguntza bi alditan ordainduko da, deialdiaren 11.1 oinarrian adierazten den bezala:

  • Lehenengo ordainketa, Exekuzioaren Erantzukizunpeko Adierazpena (VII. eranskina) aurkezteko azken egunetik hilabeteko epean, 11.2 a) puntuaren arabera.
  • Bigarren ordainketa, aurkeztutako justifikazioaren azken egunetik gehienez ere 3 hilabeteko epean 11.2 b) puntuaren arabera.

Eskaera-fasean nahitaez aurkeztu beharreko dokumentazioa

Horretarako diseinatutako ereduetan aurkeztu behar da nahitaez. Eredu horiek fitxa honetan  eskuratu ahal izango dira:

Oinarri arautzaileetan aurreikusitakoaren araberako bestelako dokumentazioa (hala badagokio, kontratuaren kopia; ikus 6. oinarria).

 

Diru-laguntza emateko ebazpena eman eta hilabeteko epean gardentasun-dokumentazioa aurkeztu beharko da (VI. eranskina, kasu honetan "Gardentasun Adierazpena" botoiaren bidez).

 

Justifikazio dokumentazioa:

Justifikatzeko nahitaezko bi aldi ezartzen dira, eta horietan jarraian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

2023ko azaroaren 3a baino lehen:

2024ko otsailaren 29a baino lehen:

Oinarri arautzaileetan aurreikusitakoaren araberako bestelako dokumentazioa (fakturen kopia, dokumentu-frogak, ikus 11.3 oinarria).

Logoak proba dokumentaletan sartzeko.

335E/2023 Ebazpena, dirulaguntzen deialdia onesten duena.

Tramitazioa

Epea: 23/11/30 - 24/02/29

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

454E/2023 Ebazpena, deialdia ebazten duena.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Alondegi kalea 1, 2. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 421 588
Posta elektronikoa: subdireccionjuridicaygestioninai@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time