Pertsonarengan oinarritutako asistentzia-eredu berri baterantz bideratutako prestakuntza-programak gauzatzeko dirulaguntzak

Landunentzako prestakuntza-programak 2022an gauzatuko dira.

Oinarrizko informazioa

Prestakuntza erakundeak, publikoak zein pribatuak, barnean sartuta titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak, baldin eta:

  • Dagokion Prestakuntza Erakundeen Erregistroan izena emanda badaude dirulaguntzaren xede diren prestakuntza-espezialitateak irakasteko, modalitate presentzialean edo mistoan.
  • Eskatutako prestakuntza-espezialitateak irakasteko aukera ematen duten eta behar bezala inskribatuta dauden instalazioak badituzte Nafarroan, prestakuntza-ekintza zabaltzeko jarduerak egin aurretik.

825.000 euroko gastua baimentzen da landunei zuzentzen zaizkien eta pertsonarengan oinarritutako asistentzia-eredu berri baterantz bideratzen diren prestakuntza-programak gauzatzeko.

Honako prestakuntza-ekintza hauek osatuko dituzte programak:

 

ESPEZIALITATEAREN IZENA

MODALITATEA

ORDUAK, GUZTIRA

PRESENTZIALA

MISTOA

Pertsonarengan zentratutako arreta integrala, gizarte zerbitzuetako zentroetako profesionalentzat

AURREZ AURREKOA EDO MISTOA

140

Aurrez aurre: 86

Teleprestakuntza: 54

 

Pertsonarengan zentratutako arreta integrala, oinarrizko gizarte zerbitzuetako zentroetako eta etxeko laguntzako profesionalentzat

AURREZ AURREKOA EDO MISTOA

140

Aurrez aurre: 86

Teleprestakuntza: 54

 

Pertsonarengan zentratutako arreta integrala, zentroetan eta etxeetan etengabeko arretan aritzen diren profesionalentzat

AURREZ AURREKOA EDO MISTOA

150

Aurrez aurre: 107

Teleprestakuntza: 43

 

Pertsonarengan zentratutako arreta integrala, gizarte zerbitzuetako zentroetako zerbitzu orokorretako profesionalentzat

AURREZ AURREKOA EDO MISTOA

40

Aurrez aurre: 30

Teleprestakuntza: 10

 

 

Prestakuntza-espezialitateen programak:

  • SGCG16: Pertsonarengan zentratutako arreta integrala, gizarte zerbitzuetako zentroetako profesionalentzat.
  • SSCG17: Pertsonarengan zentratutako arreta integrala, oinarrizko gizarte zerbitzuetako eta etxeko laguntzako profesionalentzat.
  • SSCG18:  Pertsonarengan zentratutako arreta integrala, zentroetan eta etxeetan etengabeko arretan aritzen diren profesionalentzat.
  • SSCG19:  Pertsonarengan zentratutako arreta integrala, gizarte zerbitzuetako zentroetako zerbitzu orokorretako profesionalentzat.

Eskaera egiteko:

  • Eskabidea.
  • Eskabidearen sinatzaileak duen ordezkaritzaren egiaztagiria.
  • Eskatutako prestakuntza-programaren memoriaren laburpena.
  • Erabilgarritasun-kontratua, entitateak prestakuntza eman nahi badu inskribatutako instalazioez bestelako instalazioetan.
  • Hala badagokio, berdintasun-irizpidea egiaztatzea (9.2 oinarria).

Gardentasuna adierazteko:

  • ​​​Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena.
  • I. eranskina: Organoen osaerari eta dedikazioari buruzko adierazpena.
  • II. eranskina: Karguen ordainsariei buruzko adierazpena.
  • Urteko azken kontuen kopia.

Prestakuntza-ekintzen jarraipena egitekoZentroen dokumentazioa.

1261E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez oinarri arautzaileak eta deialdia onesten baitira.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua
Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atala
Neurriak Hedatzeko Bulegoa
Telefonoak: 848 424 481 /  848 424 432
Helbide elektronikoa: sgestionf@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención para formación a personas ocupadas en un nuevo modelo asistencial

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.