Txanda kontratuak sustatzeko dirulaguntzak

Oinarrizko informazioa

  • Enpresak.
  • Irabazi-asmorik gabeko entitateak.

Enpresendako dirulaguntzak eskuratzeko baldintzak:

  • Irabazi-asmorik gabeko enpresak eta erakundeak:
    • Nafarroako Foru Komunitatean lantokia izatea.
    • Legez eratuak izatea, bakoitzaren araudiaren arabera, eta, hortaz, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea eta dagokion erregistro publikoan inskribaturik egotea.
    • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku egoeretako batean ere.
  • Kontratatutako langileak:
    • Langabezian egotea eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa agertzea, aldi baterako edo iraupen mugatuko kontratu bat mugagabe bihurtzen denean izan ezik.

 

Diruz lagunduko diren zenbatekoak:

  • 7200 euroko dirulaguntza emanen da, baldin eta txanda kontratuak 36 hilabeteko iraupena badu. Epe laburragoa izanez gero, 200 euro edo gehiago deskontatuko dira hilabete bakoitzeko.
  • Txanda-hartzailea lehentasunezko taldeetako batekoa bada, dirulaguntza 9.000 eurokoa izanen da, baldin eta txanda-kontratuak 36 hilabeteko iraupena badu. Epe laburragoa izanez gero, 250 euro edo gehiago deskontatuko dira hilabete bakoitzeko. Lehentasunezko taldetzat hartuko dira honako hauek:
    • Gazte Bermearen Erregistroan inskribatutako gazteak.
    • Iraupen luzeko langabeak.
    • Errenta bermatuaren hartzaileak.
    • Emakumeak.
  • Dirulaguntzaren eskabidea, modu telematikoan behar bezala beteta, orrialde honetako "Tramitazioa" atalean.
  • Erretiro partzialeko enpresaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak aurkeztua eta baliozkotua. Ere berean, 6.1.b oinarrian ezarritakoaren arabera, ez bada oraindik aurkeztu Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak baliozkotutako erretiro partzialaren enpresa-ziurtagiria, hori jasotzean aurkeztu egin beharda. Erretiro partzialaren ebazpena ezezkoa bada, emandako dirulaguntza osorik itzuli behar da, dagozkion berendutze-intereskin batera. Nolanahi ere, dirulaguntzaren eskaera aurkeztean Gizarte Segurantzaren Diruzaintzan aurkeztutako erretiro partzialeko enpresaren ziurtagiria erantsi beharko da beti.
  • Entitate onuradunak eta langabeak (Relevista) sinatutako lan-kontratua.
  • Kontratazio hilabetean enpresan finko zeuden langileen kopuruari eta aurreko urteko hilabete berean zuten egoerari buruzko aitorpena (IV. eranskina).
  • Deialdiaren 3.3 oinarrian ezarritakoa betetzen delako adierazpena (V. eranskina).
  • Enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duena (I. eranskina).
  • Helburu bererako lortu edo eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen adierazpena edo, bestela, horrelakorik eskatu ez dela dioen adierazpen espresa. Halaber, enpresa eskatzaileak idatziz jakinarazi beharko du laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman zaizkiola edo berriz eskatu dituela, edo horren gainean sortzen ahal diren egoera berriak jakinarazi beharko ditu. Gainera, minimis erregimenari atxikita dauden adieraziko da (II. eranskina).
  • Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, ordainketa transferentzia bidez egiteko eskabidea.
  • Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena (III. eranskina).

Tramitazioa

Epea: 23/02/01 - 23/11/30

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Atala
Tomás Caballero parkea 1
Printzearen Gotorlekua II eraikina - 2. solairua
31005 Iruña (Nafarroa)
Helbide elektronikoa: fomentoempleo@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención para el fomento de los contratos de relevo

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time