Nafarroako arte eszenikoen eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei dirulaguntzak ematearren jaialdiak, kontzertuak eta ikuskizunak finantzatzeko

Laguntzaren xedeko jarduerak 2021eko azaroaren 2tik 2022ko azaroaren 1era bitarte egiten ahalko dira

Oinarrizko informazioa

Laguntza hauen entitate eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Irabazi-asmorik gabeko elkartea edo fundazioa izatea, estatutuetan daukana, bere xede eta helburuen artean, arte eszenikoekin eta musika arteekin lotutako jaduerak egitea.
  • Legez 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen eratutako entitatea izatea.
  • Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

Deialdiaren xedea da arautzea nola eman dirulaguntzak arte eszenikoen eta musikalen hirugarren sektore kulturaleko entitateei, jaialdiak, kontzertuak, ikuskizunak eta beste ekitaldi batzuk antolatzen badituzte Nafarroako kultur ondareari eta gizarte ehunari eusteko, kalitatezko arte eskaintza askotariko eta inklusibo bat emateko, gizartearen eta lurraldearen gaineko alderdiak kontuan hartzen dituena, eta, batez ere, herritarrek kultura parekotasunez eskuratzen laguntzeko.

Deialdiaren zenbatekoa 426.000 eurokoa da.

Bi laguntza modalitate daude:

  • A modalitatea: Aurrekontu handiko jaialdiak, kontzertuak, ikuskizunak eta beste ekitaldi batzuk antolatzeko laguntzak, baldintza hauek betetzen badituzte
  • B modalitatea: Aurrekontu txikiko jaialdiak, kontzertuak, ikuskizunak eta beste ekitaldi batzuk antolatzeko laguntzak, baldintza hauek betetzen badituzte

Eskabidea aurkeztean:

Laguntza eman eta hilabetera arte (onuradunak bakarrik):

Justifikazioan (onuradunak bakarrik): 

Emaitzak

231E/2022 Ebazpena, deialdia ebazten duena.

Harremanetan jartzeko

Kultur Ekintzako Zerbitzua
Patrick Ullate García / Estefanía Munárriz Nuin
Telefonoa: 848 42 46 78
Posta elektronikoa: iniciativacultural@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time