Deialdiaren zenbatekoa 140.000 eurokoa da.
- Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa.
- Entitate eskatzaile bakoitzarentzako laguntzaren zenbatekoa 15.000 eurokoa izanen da, gehienez ere.
Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du.
Irismen soziala eta inklusiboa duten elkarteen esparruak gauzatuko ditu proiektu horiek. Gizarte ehuna eta Nafarroako kultura sortzen, mantentzen eta sustatzen lagundu behar dute, eta populazio osoari zuzenduak egon.