2.000 biztanletik beheitiko Nafarroako herrietan kokatutako negozio baten titular diren langile autonomoentzako dirulaguntza, langabeak kontratatzeko

Oinarrizko informazioa

Lan Zerbitzuko Negozioen Erreleborako Poltsan inskribatutako negozioen titular diren langile autonomoei, negozioa 2.000 biztanletik beherako herrietan dutenak eta langabeak lanaldi osoan kontratatzen dituztenak

Negozioen belaunaldi-erreleboa sustatzeko dirulaguntza.

Langabe bat kontratatzeagatiko soldata-gastuak diruz lagunduko dira, 6.364 euroko zenbatekoarekin lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko, betiere gutxienez 6 hilabetez mantentzen bada. Emakume bat edo % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen pertsona bat kontratatzen bada, 7.000 eurokoa izanen da zenbateko hori.

Horrez gain, pertsona autonomo onuradunari 5.000 euroko zuzeneko laguntza bat emanen zaio, kontratatutako pertsonari negozioaren ezagutzen transmisioak dakartzan gastuak eta premiak estaltzeko.

Gazte Enplegurako Programa Operatiboak (GEPO) kofinantzatu ditzake laguntza horiek. Kasu horretan, kontratatutako pertsonek, aurreko baldintzez gain, 30 urtetik beherakoak izan beharko dute eta Gazteentzako Bermea Sisteman izena emanda egon beharko dute.

Dirulaguntza banakako ebaluazioaren bidez izapidetuko da. Eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz tramitatuko eta ebatziko dira espedienteak, eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean.

Epeak:

Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, kontratu harremana hasi eta hurrengo egunetik hasita, baldin eta deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu bada. 

2022ko urtarrilaren 1aren eta deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu bitartean egin bada kontratua, epea hilabetekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. 

2022ko irailaren 30era arte sinatutako lan kontratuen eskaerak bakarrik onartuko dira, eta 2022ko urriaren 30ean amaituko da eskaerak aurkezteko epea.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Dokumentazio hau aurkeztu behar da laguntza eskatzeko, laguntzen fitxan eskura dauden ereduen arabera:

  1. Eskabide orria.
  2. Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eman izanaren ziurtagiria.
  3. Autonomoaren eta langabearen artean izenpetutako lan kontratu mugagabea
  4. Nafar Lansareren ziurtagiria, lan kontratua sinatu aurreko egunean kontratatutako pertsona lanik gabe zegoela egiaztatzen duena
  5. Hala badagokio, gutxienez % 33ko desgaitasunen bat duen pertsona dela egiaztatzen duen agiria
  6. Gazteentzako Bermearen Sistema Nazionalaren Erregistroan onuradun gisa inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria
  7. Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera.
  8. Gardentasuna-adierazpena.
Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Lan Autonomoaren Atala
Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña (Nafarroa)
Telefonoak: 848 427 864 - 848 428 564
Helbide elektronikoa: trabajoautonomo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.