Amiantoarekiko esposizioak eragindako patologien ziurtagiriaren eskaera

Oinarrizko informazioa

GSINen aurrean Amiantoaren Biktimentzako Konpentsazio Funtsaren konturako erreparazioa eskatu nahi duten pertsonak, Espainian pertsona orok bene lan, etxe edo ingurumen eremuan amiantoaren esposiziopean egoteagatik osasunaren gainean izandako kalte galerak direla eta.

Izapide honen xedea da 483/2025 Errege Dekretuaren II. eranskinean aurreikusitako "Amiantoaren esposizioak eragindako patologien ziurtagiria" ematea hala behar duten pertsonei. Nafarroako Osasun Departamentuak ematen du ziurtagiri hori, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren bidez.

Eskabidea egiteko behar den dokumentazioa:

  • 483/2025 Errege Dekretua, Amiantoaren biktimentzako konpentsazio ekonomikorako eskubidea aitortzeko baldintzak ezarri eta prozedura arautzen duena.
  • 21/2022 Legea, Amiantoaren Biktimentzako Konpentsazio Funtsa Sortzekoa.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Ikusi "Aurkeztu beharreko agiriak" atala.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre, ahal dela toki honetan:

  • Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Erregistroa
    Leire kakea, 15
    31003 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua (NOPLOI)
Laneko Osasuna Zaintzeko Atala
Landaben poligonoa C/F z/g
Telefonoa (administrariak): 848 423 747
Posta elektronikoa: patologia.trabajo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.