Epea:
Erabilera bakarreko kodea da, eta 24 orduko balioa du.
Kodea eskatu beharko duzu zerga informazioa lortu nahi duzun bakoitzean, edo Ogasunarekin tramite bat egin nahi duzunean telefonoz, bideodei bidez edo bulegoan bertan.
Ez dago eskatu beharrik, dagoeneko zure kontaktua egiaztatu baduzu. Kasu horretan, zuzenean igorriko dizugu kodea zure telefonora edo helbide elektronikora, zeure burua identifikatu behar duzun bakoitzean. Egiaztatu hemen zure kontaktua .
Bakarrik adierazi behar duzu kode hori, NANarekin edo IFZrekin batera, tramitea egin behar duzunean. Ogasunak ez dizu beste inolako egoeratan eskatuko.
Hala ere, konfiantzazko norbaiti jakinarazten ahalko diozu zure NANa edo IFZ eta baimen kodea, tramitea zure izenean egin dezan. Pertsona hori normalean zure izenean aritzen bada, komeni zaizu ordezkari izendatzea. Izendatu ordezkaria hemen.
Gogoratu bulegoetara joateko eta bideodei bat egiteko aurretiko hitzordua eskatu behar duzula.
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa