Sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima diren emakumeentzako aldi baterako ostatu-baliabidea

Egoitza-arretako zerbitzua, salerosketaren biktima diren emakumeei aldi baterako harrera egitea errazten dien zerbitzu espezializatu eta espezifikoa, haien segurtasun pertsonala eta errekuperazioa bermatzeko. Prestazio bermatua da.

Oinarrizko informazioa

Sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima diren emakumeak.

Sartzeko baldintzak:

  • Adin nagusikoa edo adingabe emantzipatua izatea.
  • Ostatua eta/edo arreta eskatzea Sexu-esplotaziorako salerosketaren egoeragatik.
  • Sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima izan dela eta ostatua eta/edo arreta espezifikoa behar duela egiaztatzen duen txostena.

Nafarroan sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima diren emakumeentzako ostatu-zerbitzu espezifikoa eskaintzen da.

Ostatu-zerbitzu hori urteko egun guztietan dago eskuragarri, eta arreta emateko tratamendu integrala eskaintzen du, alderdi psikologikoak, soziolaboralak eta juridikoak barne. Gutxienez, honako hauek jasoko ditu:

  • Ostatua
  • Mantenua: elikagaiak, eguneroko higienerako elementuak, jantziak eta bizitza normalizatua garatzeko beste gastu batzuk.
  • Harrera eta laguntza.
  • Arreta-plan integral indibidualizatua.

Hala badagokio, zerbitzuak emakumeei arreta osoa ematen zaiela bermatzen du, kulturarteko Itzulpen-eta bitartekotza-zerbitzuen bidez.

Zerbitzuaren eskuragarri dago eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan.

  • Eskabidea
  • Erakunde eskatzaileak egindako txosten soziala
  • 14/2015 Foru Legea, emakumeen aurkako indarkeriaren aurka jarduteari buruzkoa.
  • 30/2019 Foru Dekretua, martxoaren 20koa, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Eskabidea eta erakunde eskatzaileak egindako txosten soziala Nafarroako Berdintasunerako Institutuan (INAI) aurkeztu beharko dira:

Alondegi 1, 2. solairua
31002 Iruña
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30etara.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Alondegi 1, 2. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 15 88
Helbide elektronikoa: violenciainai@navarra.es 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time