Salgai arriskutsuen urteko txostena

Salgai arriskutsuak kargatzeko, paketatzeko, betetzeko, deskargatzeko edo errepidez garraiatzeko operazioekin lotutako jarduerei buruzko urteko txostena igortzea

Oinarrizko informazioa

Salgai arriskutsuak errepidez kargatu, paketatu, deskargatu edo garraiatzeko eragiketak egiten dituzten enpresak eta erakundeak.

Txostena bide telematikoz aurkeztu behar da, "Tramitatu" botoiaren bidez.

  • 97/2014 Errege Dekretua, Espainiako lurraldean salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeko eragiketak arautzen dituena.
  • FOM/606/2018 Agindua, salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeko urteko txostenaren edukiari buruzkoa.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Izapideak bide telematikoz eginen dira, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren aplikazioan sartuz, "Tramitatu" botoiarekin.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gobernuko Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusia Kudeaketa Atala
Emilio Arrieta kalea 25, behea ezkerra
31002 Iruña (Nafarroa)
Telefonoak: 848 427 616 - 848 423 381
Posta elektronikoa: gestiontransportes@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.