Ostatu-zerbitzua eta arreta-tratamendu integrala eskeintzen du, alderdi psikologikoak, soziolaboralak eta juridikoak barne. Gutxienez, honako hauek biltzen ditu:
- Ostatua
- Mantenua: elikagaiak, eguneroko higienerako elementuak, jantziak eta bizitza normalizatua garatzeko beste gastu komun batzuk.
- Harrera eta laguntza.
- Arreta-plan integral indibidualizatua.
Zerbitzua eskuragarri dago eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan.
Baldintza: zerbitzu hori erabili ahal izateko, prostituzio-testuingurua uzteko nahia aitortu beharko du emakumeak.