Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga: autolikidazioa (651 eredua)
Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga: autolikidazioa (651 eredua)
Jaraunspen, legatu edo beste edozein oinordetza-tituluren ondorioz ondasunak eta eskubideak eskuratzegatik sortutako kuoten aitorpena eta diru-sarrera egitea Nafarroako Foru Ogasunari
Jaraunspen, legatu edo beste edozein oinordetza-tituluren ondorioz ondasunak eta eskubideak eskuratzen dituztenak, kausatzaileak ohiko bizilekua Nafarroan baldin badu edo, atzerrian izanda, nafar izaera politikoari eusten badio.
Ohiko bizilekua Nafarroan duten eskuratzaileak, kausatzailea atzerrian bizi bada eta nafar izaera politikorik ez badu.
Eskuratzaileak, bizitokia atzerrian badute eta eskuratutako ondasun eta eskubideen balio handiena Nafarroan badaude, horiek bertan baliatu badaitezke edo bertan bete beharko balira, eta baita bizitzaren gaineko aseguru-kontratuetatik eratorritako kopuruak eskuratzen direnean ere, kontratua Nafarroan egin bada bertako aseguru-entitateekin edo bertan jarduten duten atzerriko entitateekin.
Aitorpena eta, hala bada, diru-sarrera sortzapen egunaren ondoko 6 hilabeteko epean eginen dira.
Heriotza Espainiatik kanpora gertatzen bada, 10 hilabeteko epea izanen da.
Jarraibideak:
651 eredua telematikoki aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik 660 eredua bide beretik aurkeztea, autolikidatzen den jaraunspenaren kausatzaileari buruzkoa.
Ordainketa tramitatzea aitorpena aurkeztu aurreko baldintza da, eta honela egiten ahalko da:
Ordainketa telematikoa, inprimakiaren beraren bidezkoa
Finantza-erakundearen EOZ (erreferentzia osoaren zenbakia) eskuratzea, bai aurrez aurre, bai erakundeak bezeroen eskura jartzen duen beste edozein bideren bitartez. EOZ errazago lortzeko, inprimakiak berak aukera ematen du autolikidazioaren zirriborroa gordetzeko, datuak behar bezala beteta, eta zirriborroan agertzen den zenbatekoa ordaintzeko gutuna lortzeko (botoia: "Ordainketa-gutuna inprimatu").
La presentación y en su caso, el ingreso, se efectuarán en el plazo de los 6 meses siguientes a la fecha de devengo.
Cuando el fallecimiento hubiere tenido lugar fuera de España, el mencionado plazo será de 10 meses.
Jarraibideak:
651 eredua telematikoki aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik 660 eredua bide beretik aurkeztea, autolikidatzen den jaraunspenaren kausatzaileari buruzkoa.
Inprimakia bete ondoren eta, hala badagokio, kuota ordainduta, Nafarroako Foru Ogasuneko bulego batera joan behar da, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Bertan, inprimakiaren kopia zigilatua itzuliko zaio zergadunari, bai eta eskrituraren lehen kopia ere, dagokion erregistroan aurkezteko, edo aurkeztutako agiri pribatuaren kopia.
Kuota ordaindu behar izanez gero, Nafarroako Ogasunaren laguntzaile den edozein banku entitatetan ordaindu beharko da, inprimakiaren atzean dagoen ordainketa gutunarekin.