2026ko NGJE Sariak aisialdiko hezkuntza proiektu onenari

VI. edizioa

Proposamenak aurkezteko epea zabalik 2026/04/10era arte.

Oinarrizko informazioa

Baldintza hauek betetzen dituzten gazteak:

  • 18 eta 30 urte bitartean izatea, biak barne.
  • Nafarroan bizitzea.
  • Nafarroako Gazte Txartelaren titularrak izatea.
  • Aisialdiko begirale edo zuzendari titulua 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean lortu izana, Nafarroako Gobernuak ofizialki onartutako aisialdiko eskoletako batean.

Aurkeztutako lan bakoitzak gehienez 100 puntu lortzen ahal ditu, eta onartua izateko gutxienez 50 puntu lortu beharko ditu.

Lehiaketarako onartzen diren lanen artean, epaimahaiak puntuaziorik altuena lortzen duten hiru memoriak aukeratuko ditu.

Hautatutako pertsonek honako sari hauek jasoko dituzte:

  • 600 euro, puntuaziorik altuena jasotzen duen proiektuari.
  • 400 euro, bigarren puntuaziorik altuena jasotzen duen proiektuari.
  • 200 euro, hirugarren puntuaziorik altuena jasotzen duen proiektuari.
  • Eskaera-inprimakia (II. eranskina)
  • Programazioa/amaierako memoria, gaztelaniaz eta/edo euskaraz idatzita
  • NANaren fotokopia

14E/2026 Ebazpena, deialdia onesten duena.

Tramitazioa

Epea: 26/03/10 - 26/04/10

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Epea: 26/03/12 - 26/05/11

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Yanguas y Miranda kalea, 27, behea
31003 Iruña
Harremanetarako pertsona: Josu Laguardia Hontañón
Telefonoa: 848 427 889
Posta elektronikoa: enaj@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Premios al mejor proyecto de educación en el tiempo libre ENAJ

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.