Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko prestakuntza-beka, Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazio edo Publizitateko tituludunentzako

Prestakuntza-beka ordaindua

Oinarrizko informazioa

Informazioaren eta/edo Komunikazioaren Zientzien adarreko edozein titulaziotan (Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Publizitatea...) lizentziadunak edo graduatuak direnak; tituluek izan behar dute Espainiako agintariek emanak edo homologatuak, eta deialdi hau argitaratu aurreko hiru urteetan lortuak. Horrez gain, honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du
  • Nafarroan erroldatua egotea, deialdiaren eguna baino urtebete lehenagotik gutxienez
  • Adinez nagusia izatea
  • Euskararen B2 ezagutza-maila izatea

Bekadunari hilero 1.150 euro gordin ordainduko zaizkio, edo haien zati proportzionala, bidezko bada.
Bekaren iraupena dirulaguntza emateko ebazpenean adierazten den egunean hasiko da (betiere 2022ko urriaren 1a baino lehenago ez) eta 2023ko irailaren 30ean bukatuko da. Beka hau beste bi urtez luzatzen ahalko da 2023ko urriaren 1etik aurrera, bat etorriz apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenarekin, foru dekretu horren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra.
Beka bateraezina da beste beka batzuekin.
Jarduerak zuzentzeaz eta gainbegiratzeaz arduratuko dira Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Ataleko burua eta Nafarroako Gobernuko Komunikazio Zerbitzuak izendatutako pertsona bat (pertsona horrek beka honetan eskatzen den titulazio bera edo handiagoa izan beharko du).

Prozeduraren urratsak:
1.    Ebaluazio Batzordeak, aurkezten diren eskaerak aztertu eta baloratu ondoren, beka emateko proposamena eginen du, lortutako puntuazioaren araberako lehentasun-ordenari jarraikiz.
2.    Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez emanen da beka, ebaluazio-batzordearen proposamena aztertuta.
3.    Ebazpena eta eskatzaileen lehentasun-ordena (merezimenduen baremazioan lortutako puntuazioaren arabera ezarritakoa) onuradun izan den interesdunari jakinaraziko zaizkio, eta argitara emanen dira Nafarroako Gazteriaren Institutuaren webgunean

Honako agiri hauek aurkeztu behar dira eskabide orokorrarekin batera:

  • Eskaera-orria (deialdiaren II. eranskina).
  • Eskatzailearen curriculum vitae-a, non jasoko baitira, zehatz-mehatz, aipatutako merezimendu guztiak, eta dagozkien ziurtagiriak.
  • Ikasketa-espedientearen ziurtagiria eta haren batez besteko nota, espresuki aipatuta ikasmaila bakoitzeko irakasgai guztien kalifikazioak eta zein deialditan gainditu zituen.
  • Lehenbiziko oinarrian aipatzen den titulu ofizialaren fotokopia.
  • Nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Nafarroan erroldatua egotearen ziurtagiria, erroldaren antzinatasuna zehaztuta.
  • Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez dagoela onuradun izatea galarazten dioten egoeretako bakar batean ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluaren arabera (III. eranskina).
  • Alegatutako merezimenduen gaineko egiaztagirien dokumentuak eta fotokopiak, bederatzigarren oinarriaren arabera baloratuak izateko.
  • 86/2022 Ebazpena, prestakuntza-beka baterako deialdia egiten duena. Beka jasotzeko izangaiek eduki behar dute Informazio eta/edo Komunikazio Zientzien adarreko unibertsitate titulua (Kazetaritza, Ikus-entzunezko komunikazioa, Publizitatea...). NAOn argitaratuta 2022ko abuztuaren 25ean; beraz, izena emateko epea irekia egonen da 2022ko abuztuaren 26tik irailaren 15era, biak barne
  • 172/2004 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntzarako bekak emateko araubide orokorra ezartzen duena
  • 53/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez eguneratzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko zuzkidura ekonomikoa
  • 11/2005 Foru Legea, dirulaguntzei buruzkoa
Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atala
Telefonoak: 848 42 78 89 / 848 42 03 39 / 650 80 13 64

Helbide elektronikoa: juventud@navarra.es

 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time