Mentor ikasgelak - Arautu gabeko prestakuntzako ikastaroak Internet bidez

Lineako 170 ikastaro baino gehiago, tutoretzarekin. Matrikula zabalik urte osoan

Oinarrizko informazioa

18 urtetik gorako pertsonak eta, salbuespen gisa, 16 urtetik gorakoak.

Internet bidezko urrutiko prestakuntza, irekia eta librea.

  • Irekia: matrikulatzeko baldintza bakarra adina da.
  • Malgua: matrikula urte osoan dago irekita, uztailean eta abuztuan izan ezik. Ikastaroa egin daiteke etxetik edota matrikula egin den Mentor ikasgelan bertan.
  • Hezkuntza Departamentuak eta Hezkuntza Ministerioak sinatutako aprobetxamendu ziurtagiria eskuratzen dute ikastaroa bukatuta ondoren ebaluazio proba presentziala gainditzen dutenek.
  • Tutoretza telematikoa: ikastaroko edukietan espezializatutako tutore batek dagozkion ikasleei lagunduko die, ebaluatuko ditu eta haien ikaskuntza prozesuaren banakako jarraipena eginen du. Posta elektronikoz erantzunen ditu egiten dizkioten galderak, 48 orduko epean gehienez.
  • Ikasgelako laguntza: ikastaroak egiteko eta bukaerako ebaluaziorako behar diren baliabideak ditu. Administratzaile bat du, ikasgelaren funtzionamenduaz, interesdunei aholkua emateaz eta ikastaroen matrikulazioaz arduratzen dena.
  • Matrikula: ikastaroek hilabeteko 24 euroko prezioa dute; hasierako matrikula bi hilabetekoa izanen da.

Ohiko galderak.

Mentor ikasgelak Nafarroan.

Informazioa.

Harremanetan jartzeko

Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa
Santo Domingo aldapa z.g.
31001 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 426 427
Helbide elektronikoa: epa@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.