Laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak 2024 urteetarako

Oinarrizko informazioa

  • Enpresak.
  • Langile autonomoak.
  • Irabazi-asmorik gabeko entitateak.

Enpresendako dirulaguntzak eskuratzeko baldintzak:

  • Lantoki bat Nafarroan izatea.
  • Legez eratuak izatea, bakoitzaren araudiaren arabera, eta, hortaz, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea eta dagokion erregistro publikoan inskribaturik egotea.
  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku egoeretako batean ere.
  • Kontratazio bakoitzak plantilla handitzea ekarri behar du. Deialdi honen ondorioetarako, kalkulu hori egiteko, kontratazioa egiten den hilabetean enpresak duen plantilla finkoa alderatuko da aurreko urteko hilabete bereko plantilla finkoarekin.
  • Kontraturen bat eteten bada diruz lagundutako aldia amaitu baino lehen, beste pertsona bat kontratatuko da, hasierakoa ordezteko, hilabeteko epean gehienez ere, oinarri honetan ezarritako baldintzekin bat. Lanaldia eta ordainsaria errespetatuko dira, eta ordeztu behar den pertsona zein kolektibotakoa zen, horretakoa edo zailtasun handiagoko kolektibo batekoa izanen da.

Kontratatutako langileak:

  • Kontratatzen diren pertsonak langabeak izanen dira, eta dagokien autonomia erkidegoko enplegu publikoko zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda egon beharko dute kontratua hasten den egunean, salbu eta aldi baterako kontratu bat edo iraupen jakineko kontratu bat mugagabe bihurtzeko kasuetan.
  • Kontratatu mugagabearekin edo aldi baterako kontratua mugagabe bihurtuta kontratatzen direnek honako kolektibo hauetako baten barruan egon beharko dute:
    • 55 urtetik gorako pertsonak.
    • 30 urtetik beherako gazteak, Gazte Bermearen Sisteman izena emanda daudenak.
    • Luzaroko langabeak.
    • Errenta bermatuaren hartzaileak.
    • STEM okupazioetan kontratutako emakumeak, deialdi honen II. eranskinean zerrendatutako LESen arabera. Kasu honetan, lanpostuak bat etorri beharko du aipatu eranskinean sartutako okupazioren batekin, eta LESa berariaz aipatu beharko da kontratuan.
    • Genero-indarkeriaren biktimak.
    • Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa batean laneratze ibilbide batean parte hartu duten pertsonak (gutxienez 6 hilabetez), ibilbide hori dirulaguntzaren xede den kontratua sinatu aurreko azken urtean bukatu bada.

 

Diruz lagunduko diren zenbatekoak

Kontratu mugagabeak edo mugagabe bihurtzekoak:

  • 5.000 euro, 55 urtetik gorako pertsonekin edo Gazte Bermearen Erregistroan izena emanda dauden 30 urtetik beherako gazteekin sinatuak badira. 6.000 euro, kontratua, aurrekoaz gain, emakumea bada.
  • 6.000 euro, luzaroko langabeekin edo errenta bermatua jasotzen dutenekin sinatuak badira, bai eta gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa batean laneratzeko ibilbidea egin duten pertsonekin ere. 7.000 euro, sinatzailea, aurrekoaz gain, emakumea bada.
  • 7.800 euro, STEM delako okupazioetan aritzen diren emakumeekin edo genero indarkeriaren biktimekin sinatuak badira.

Zenbateko horiek lanaldi osoko kontratu mugagabeetarako dira. Kontratuaren lanaldia laburragoa bada, zenbatekoa proportzionala izanen da.

Azaldutako egoeretako bi gertatzen badira, eskatzaileak aukerarik mesedegarriena hautatu beharko du.

4.000 euro, lanaldi osoko txandakako prestakuntza-kontratuetarako:

  • Enpresan aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan ezarritako gehieneko lanaldiaren edo, halakorik izan ezean, legezko gehieneko lanaldiaren gutxienez % 50 izan beharko da kontratu horietan ezarritako benetako lan denbora.
  • Ez dira diruz lagunduko txandakako prestakuntza-kontratuak, baldin eta prestakuntza-denboraren eta benetako lan-denboraren batura lanaldi osoaren % 100 baino gutxiago bada.
  • Kasu horretan, finkatutako zenbatekoa gutxienez urtebeteko iraupena duten kontratuei dagokie. Kontratuaren iraupena laburragoa izanen balitz, hil osoei dagokien zenbateko proportzionala emanen litzateke. Hil osoa izanen da hilabete baten egun batetik hurrengo hilabetearen egun berera doan tartea, aintzat hartu gabe hilek daukaten egun kopurua. Beraz, hil osoetatik soberan gelditzen diren egunak ez dira diruz lagunduko.

Dirulaguntza eskabidea, behar bezala beteta online, webgune honetako Tramitazioa atalean. Gainera:

  • Entitate onuradunak eta langabeak izenpetutako lan-kontratua.
  • Enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duena (I. eranskina).
  • Helburu bererako lortu edo eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideei buruzko adierazpena, edo, bestela, horrelakorik eskatu ez dela dioen adierazpen espresa. Halaber, enpresa eskatzaileak idatziz jakinarazi beharko du laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman zaizkiola edo berriz eskatu dituela, edo horren gainean sortzen ahal diren egoera berriak jakinarazi beharko ditu. Era berean, adieraziko du ekitaldi fiskal honetako eta aurreko bietako minimis araubideari atxikitako bestelako laguntzarik jaso duen (II. eranskina).
  • Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, zure kontua erregistra dezakezu, ordainketa Kontuen eta ordainketen kontsulta webgunearen bidez jasotzeko.
  • Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena (III. eranskina).
  • Gardentasun betebeharra baduzu, bete eta igorri honako eranskin hauek:
  • Kontratazio mugagabeen edo mugagabe bilakatutako kontratazioen kasuan, kontratazioa egiten den hilabetean eta aurreko urteko hilabete berean enpresak izan dituen langile finkoen kopuruak eta haien egoera adieraziko dira (IV. eranskina).
  • NL-NEZek eskatzen ahal duen dokumentazio oro.

682E/2024 Ebazpena, deialdia onesten duena.

Tramitazioa

Epea: 24/05/01 - 24/11/30

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Atala
Tomás Caballero parkea, 1
Printzearen Gotorlekua II eraikina, 2. solairua
31005 Iruña
Posta elektronikoa: fomentoempleo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time