Derrigorrrezko dokumentazioa:
- Izena emateko inprimakia - Onarpen-prozesuaren egutegi osoa eskuragai.
- Telematikoki aurkeztu behar baduzu: bete, gorde zure ordenagailuan (ez duzu sinatu beharrik).
GARRANTZITSUA: Aurten, Educa Atariak aukerak atari beretik aukeratzera behartzen zaitu; beraz, ez dituzu markatu behar igo duzun formularioan. Formularioan aukera horiek adieraztea erabakitzen baduzu, eta eskaera telematikoan adierazitakoez bestelakoak badira, Educan erregistratuko direnak inskripzio telematikoa dira.
- Aurrez aurre aurkeztu behar baduzu: aukerekin bete, inprimatu, sinatu eta lehen aukerako ikastetxean aurkeztu.
- NANaren fotokopia arrunta.
- Telematikoki aurkeztu behar baduzu: gorde kopia edo argazki bat ordenagailuan.
- Aurrez aurre aurkeztu behar baduzu: kopia inprimatu eta lehen aukerako ikastetxean aurkeztu.
- Sartzeko baldintza egiaztatzea (zure datuak Educan ez badaude).
- Ikasturte honetan ikasketak bukatzen ari bazara eta ikasten ari zaren ikastetxeak Educarekin lan egiten ez badu, ekainaren 30eko14:00ak arteko epea duzu aurkezteko.
- Ikasketak aurreko ikasturteetan amaitu badituzu, izena emateko unean egiaztatu behar duzu sartzeko baldintza.
- Dokumentua zure eskaerara igota, modu telemikoan egiten baduzu.
- Agiria lehen aukerako ikastetxean aurkeztuz, bertan aurkeztuz gero.
Aukerako dokumentazioa. Plaza erreserbatzea nahi baduzu:
Dokumentazio hori, izena emateko unean ez baduzu, ekainaren 30eko14:00ak baino lehen aurkez dezakezu.
Eskaera Educako Atariaren bidez telematikoki aurkezteko, Educaren erabiltzailea eta pasahitza behar dituzu. Zure ikastetxeak Educarekin lan egiten badu eta zure erabiltzailea ezagutzen ez baduzu, eskolatuta zauden ikastetxeko idazkaritzan emango dizute.