Educa Portalen egindako onarpenaren emaitza ere ikusi ahal izango duzu zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin (ordenagailu batetik sartzea komeni da, ez mugikorretik).
arrow_downward
Oinarrizko informazioa
Norentzat keyboard_arrow_down
Ikasketa hauek egiteko sarbide baldintzak betetzen dituzten pertsonak, eta Nafarroako LHko zikloetan interesa dutenei zuzendua.
ERDI MAILAN EZ DAGO INSKRIBAPENA BERRESTEKO BEHARRIK
aurreko ikasturteetan ikasketak amaitu badituzu, izena emateko epean baldintza eta sarbide-nota aurkeztuta, onarpenean PARTE HARTZEN DUZU.
ikasturte honetan ikasketak bukatzen ari bazara:
Sartzeko lehentasunak:
ikasten duzun ikastetxeak Educarekin lan egiten badu, notank Educan egon behar diar, ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen. Erdi mailako eskaera aurkeztu duzun lehen aukerako ikastetxeak Educatik nota "hartuko" du eta, beraz, onarpenean PARTE HARTUKO DUZU.
Ikasten ari zaren ikastetxeak Educarekin lan egiten ez badu, ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko duzu, aukeratutako ikastetxean, sartzeko baldintza eta sarbide-notaren kopia.
Garrantzitsua: bai inskripzioa telematikoki egin baduzu, bai aurrez aurre egin babuzu, jar zaitez harremanetan zena eman duzun zentroarekin, sartzeko baldintzaren eta sartzeko notaren kopia helarazteko.
Posta elektronikoz bidali ahal izango duzu, ikastetxearekin hala adosten baduzu, edo
Telematikoki aurkeztu behar baduzu: bete, gorde zure ordenagailuan (ez duzu sinatu beharrik). GARRANTZITSUA: Aurten, Educa Atariak aukerak atari beretik aukeratzera behartzen zaitu; beraz, ez dituzu markatu behar igo duzun formularioan. Formularioan aukera horiek adieraztea erabakitzen baduzu, eta eskaera telematikoan adierazitakoez bestelakoak badira, Educan erregistratuko direnak inskripzio telematikoa dira.
Aurrez aurre aurkeztu behar baduzu: aukerekin bete, inprimatu, sinatu eta lehen aukerako ikastetxean aurkeztu.
NANaren fotokopia arrunta.
Telematikoki aurkeztu behar baduzu: gorde kopia edo argazki bat ordenagailuan.
Aurrez aurre aurkeztu behar baduzu: kopia inprimatu eta lehen aukerako ikastetxean aurkeztu.
Ikasturte honetan ikasketak bukatzen ari bazara eta ikasten ari zaren ikastetxeak Educarekin lan egiten ez badu, ekainaren 24ko 14:00ak arteko epea duzu aurkezteko.
Ikasketak aurreko ikasturteetan amaitu badituzu, izena emateko unean egiaztatu behar duzu sartzeko baldintza.
Dokumentua zure eskaerara igota, modu telemikoan egiten baduzu.
Agiria lehen aukerako ikastetxean aurkeztuz, bertan aurkeztuz gero.
Aukerako dokumentazioa. Plaza erreserbatzea nahi baduzu:
Dokumentazio hori, izena emateko unean ez baduzu, ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen aurkez dezakezu.
Eskaera Educako Atariaren bidez telematikoki aurkezteko, Educaren erabiltzailea eta pasahitza behar dituzu. Zure ikastetxeak Educarekin lan egiten badu eta zure erabiltzailea ezagutzen ez baduzu, eskolatuta zauden ikastetxeko idazkaritzan emango dizute.
Zure ikastetxeak Educarekin lan egiten ez badu, telematikoki ere aurkeztu ahal izango duzu Educa-atariaren bidez, baina Cl@ve sistemaren erabiltzaile eta pasahitzarekin.
54/2016 Foru Agindua, apilaren 29koa. Horren bidez, oinarriak onesten dira Nafarroan ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako heziketa zikloak egiteko, baita goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa.
Emaitzak
Onartutakoen zerrenda argitaratzea keyboard_arrow_down
Ekainaren 28ko zerrenda behin-behinekoa zela gogorarazten dizugu, beraz, erreklamazioen ondorioz, emaitza aldaketak izan daitezke.
2022/07/01 Onartuen 1. BEHIN BETIKO ZERRENDA_(NAN zenbakiaren edo baliokidearen bidez identifikatzea).
1. behin betiko zerrendaren MATRIKULA: uztailaren 4tik 11ra (14:00ak arte), plaza lortu duzun ikastetxean, aurrez aurre.
kontsultatu ikastetxean matrikula egiteko behar duzun dokumentazioa
lehenengoa ez den aukera batean matrikulatzen bazara, matrikulatzeko unean hau egin behar duzu:
aukera hobetzea: onartutakoen hurrendo zerrendak begiratu beharko dituzu
aukera ez hobetzea: matrikulatu zaren ziklo eta ikastetxe behin betiko matrikulatuta geratzen zara, eta ikasturtea hasi arte itxaron besterik ez duzu.
Garrantzitsua:Matrikulatzen ez bazara, onarpen prozesutik kanpo geratuko zara.
Gogoan izan Iruñeko eta beste herri batzuetako zentroetan San Ferminetako jaiegunen egutegia dutela:
uztailaren 6an, bulegoak zabalik egongo dira 12:00ak arte.