Eskuratzaileak behartuta daude legez ezarritako portzentajea atxikitzera eta diru-sarrera egitera, edo konturako diru-sarrera egitera, adostutako kontraprestazioaren gainean, gero ez-egoiliarrak ordaindu beharreko zergaren konturako ordainketa gisa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 25.2 artikuluaren eta horren erregelamenduaren 14.aren arabera.
Ez da konturako sarrerarik egingo ondasun higiezinen ekarpenen kasuan, Espainiako lurraldean egoitza duten sozietateen kapitala eratzean edo handitzean.
Atxikipen hori ordaintzen ez bada, higiezina atxikipen horren eta dagokion zergaren artean txikiena den zenbatekoa ordaintzera atxikita geratuko da.
Higiezinaren eskuratzaileak, diru-sarrera egindakoan, “Eskualdatzaile ez-egoiliarrarentzako alea” emanen dio pertsona horri, eta hark eskualdaketaren ondoriozko errenta aitortzen duenean erabiliko du ordainketa egin duela frogatzeko, eta bere esku izanen du “Eskuratzailearentzako alea”, egindako diru-sarreraren frogagiri gisa.