Hezkuntza bereziko bekak eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleendako laguntzak. 2024-2025 ikasturtea

Oinarrizko informazioa

1. Hezkuntza Bereziko BEKAK: jantokia, garraioa eta erresidentzia

  • 3 eta 21 urte bitarte izatea (2024ko abenduaren 31n beteak).
  • Familiaren 2023ko per capita errenta 18.000 eurotik gorakoa ez izatea (baldintza honek ez du eraginik izanen Hezkuntza Bereziko ikastetxeetarako garraiorako beketan).
  • Edozein maila edo gradutako ikasketak egitea:
    • Hezkuntza Bereziko ikastetxeak
    • Egitura espezifikoak
    • Curriculum Bereziko Unitateak (CBU)
    • Lanbide Heziketa Bereziko zikloak
    • Oinarrizko Lanbide Heziketa Espezifikoa

2. Hezkuntza Bereziko LAGUNTZAK: hezkuntza laguntzako berariazko premiak eta goi-gaitasunak dituzten ikasleentzako

  • 3 eta 18 urte bitarte izatea (2024ko abenduaren 31n beteak).
  • Familiaren 2023ko per capita errenta 18.000 eurotik gorakoa ez izatea.
  • Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean eskolatutako ikasleak:
    • Haur Hezkuntza
    • Lehen Hezkuntza
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
  • Honako hauek dituzten ikasleak:
    • Hezkuntza premia bereziak izatea, jarraian adierazitako egoera baten ondorioz: adimen-desgaitasunari, AENri, komunikazioaren eta hizkuntzaren nahasmendu larriari, entzumen-desgaitasunari, ikusmen-desgaitasunari, mugimen-desgaitasunari eta jokabidearen nahasmendu larriari lotutako hezkuntza premia bereziak.
    • EDUCAn PRE-ACArekin adierazitako gaixotasun arraroen ondoriozko hezkuntza premiak.
    • Heltze atzerapena Haur Hezkuntzako etapan.
    • Adimen gaitasun handiak, beren ikastetxeko prestakuntzaren osagarri diren jarduerak behar dituztenak.
    • Hizkuntzaren zailtasunak eta Hizketaren soinuen nahasmendua 5 urtera arte.
    • 5 urtetik aurrera logopediaren beharra duen hizkuntzaren garapenaren nahastea.
    • Arreta nahasmendua (ArN), arlo instrumentaletan ikasturte bateko edo gehiagoko curriculum atzerapena eragiten duena, baldin eta Errekuperazio Programak (EP) eta Sartzeko curriculum egokitzapenak (SCE) aplikatzen ari badira, eta Educan EP-SCE gisa jaso bada.
    • Ikaskuntzaren nahastea, larritasun maila ertaina edo larria duena, trebetasunetan ikasturte bateko edo gehiagoko curriculum atzerapena eragiten duena, betiere curriculumera sartzeko eta hura indartzeko neurriak aplikatzen ari badira, eta Educan EP-SCE gisa jaso bada.

Desgaitasuna izanik derrigorrezkoaren ondoko eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntzan ari diren ikasleentzako laguntza:

  • 16tik 21era urte bitarteko adina izatea, betiere 2024ko abenduaren 31n beterik.
  • Familiaren 2023ko per capita errenta 18.000 eurotik gorakoa ez izatea.
  • Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean eskolatutako ikasleak:
    • Batxilergoa
    • Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketa
    • Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi eta goi mailako lanbide ikasketak
    • Erdi mailako eta goi mailako kirol irakaskuntzak
  • Psikiko, zentzumenezko edo mugimenezko desgaitasuna edo nahaste psikiatriko larriak izatea eta laguntza pedagogiko berezia edo garraio egokitua behar izatea.

Guztira 555.000 euro. Ministerioaren, 2024-2025, bekaren osagarria da.

  • Hezkuntza Berezirako Bekak:
    • Jantokia: 700 euro arte
    • Garraioa: 2.500 euro arte
    • Egoitza: 1.800 euro arte (familia etxebizitzatik ikastetxerako distantzia 30 km-tik gorakoa denean).
  • Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako Laguntza:
    • Hezkuntza premientzako laguntza: 1.300 euro arte
    • Goi gaitasunetarako laguntza: 700 euro arte
    • Psikomotrizitate tratamenduak, soilik Haur Hezkuntzako ikasleentzat: 1.300 euro arte.
    • Hezkuntza laguntzarako zentrora joateko garraioa: 500 euro arte, etxetik laguntza zentrora 10 km baino gehiagoko distantzia badago. 

Desgaitasuna izanik derrigorrezkoaren ondoko eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntzan ari diren ikasleentzako laguntza:

  • Laguntza: 1.500 euro arte
  • Hezkuntza laguntzarako zentrora joateko garraioa: 500 euro arte, etxetik laguntza zentrora 8 km baino gehiagoko distantzia badago.

 

Prozeduraren urratsak:

  • Behin-behineko ebazpena.
  • Zuzenketak eta erreklamazioak.
  • Behin-betiko ebazpena.
  • Gastuen justifikazioa.
  • Hezkuntza Bereziko Beken eta Laguntzen ordainketa.

Eskabide guztietarako dokumentazio komuna:

Honako agiri hauek erantsi behar dira:

  1. Aitaren, amaren edo tutorearen NAN/AIZaren fotokopia. Agiri horiek ez dituen eskatzaileen kasuan, pasaportearen fotokopia.
  2. Etxean bizi den familia-unitateko kide bakoitzaren familia-liburuaren edo erregistro elektronikoaren fotokopia osoa. Guraso bananduen edo dibortziatuen kasuan, zaintza partekatua ez denean, ikaslea laguntza eskatzen duenaren ardurapean dagoela egiaztatzen duen agiria.
  3. Eskatzailearen familia-unitateko kideek aurkeztutako 2023. urteko PFEZ aitorpenen fotokopia osoa. Zaintza partekatua izanez gero, guraso bien aitorpenen fotokopia (Errenta-Nafarroako Ogasuna kontsulta). Familia-unitateak 2023ko PFEZ aitorpena egin ez badu, legez horretarako behartuta ez dagoelako, eskabidearekin batera hori adierazten duen ziurtagiria aurkeztu beharko du (Ziurtagiriak-Nafarroako Ogasuna).
  4. Familia-bizilekuaren ziurtagiria (erroldatzea) eguneratua; dokumentu honen balio-aldia hiru hilabetekoa da.
  5. Banku-titulartasunaren ziurtagiria.

Beken eskabideetarako, ondokoa gehitu beharko da:

  1. III Eranskina: beka eskatzen denean bete beharreko eranskina.
  2. V Eranskina: MEC beka eskatu ez izanaren egiaztagiria.

Hezkuntza Bereziko laguntzak eskatzeko, honako hauek gehituko dira:

  1. IV Eranskina: laguntza eskatzen denean bete beharreko eranskina.
  2. Laguntza eman behar duen entitatearen txostena (programaren laburpena, dagokion ikastetxearekiko koordinazioa eta laguntzaren kostuaren aurrekontua ziurtatzen duen agiria).
  3. V Eranskina: MEC beka eskatu ez izanaren justifikazioa.

Unibertsitatekoa ez den derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzako ikasleendako laguntzen eskabideetarako, ondokoa gehituko da:

  • Desgaitasun-mailaren kalifikazioaren ziurtagiria, adimen, ikusmen, entzumen eta mugimendu desgaitasunaren maila % 33koa edo handiagoa dela adierazten duena.
  • Osasun ziurtagiria, ikasleak nahasmendu psikiatriko larria duenean.

79/2024 Ebazpena, 2024-2025 ikasturteko deialdia onesten duena.

Harremanetan jartzeko

Inklusio Atala
Santo Domingo, 8
31001 Iruña
Telefonoak: 848 424 804 / 848 426 230 / 848 423 903
Posta elektronikoa: educacion.especial@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.