Haur Hezkuntzako lehen zikloko aurreinskripzioa eta matrikula (0-3 urte). 2026-2027 ikasturtea

Oinarrizko informazioa

2024an eta 2025ean jaio diren adingabeen gurasoak edo legezko ordezkariak, eta 2026an jaiotakoak, eskaera aurkezten den unean.

Eskabidea aurkezten den unean jaio ez diren haurrentzat ere eskatu ahal izango da plaza, baldin eta horien jaiotza-data 2026ko lehen seihilekoa bada, eta hori justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da (medikuaren txostena). Onarpen-prozesuan jarraitzeko, haurra maiatzaren 11ra arte (egun hori barne) jaio beharko da, eta jaiotza-ziurtagiria 2026ko maiatzaren 12ko 23:59ak baino lehen aurkeztu beharko da.

Kontuan hartu beharrekoak:

  • 2025-2026 ikasturtean matrikulatuta ez dauden haurrentzat eta eskolatuta egonik ikastetxez aldatu nahi dutenentzat eska daiteke plaza.
  • Urtebetetik beherako haurrentzako instalaziorik ez duten zentroetan, 2026ko irailaren 1ean urtebete beteta duten haurrentzat bakarrik eska daiteke plaza.

Aurreinskripzio prozesua otsailaren 23tik martxoaen 6ra bitartean izango da, eta ondorengo moduetan egin ahal da:

  • Online aurreinskripzioa (gomendatua), orri honetako Tramitazio atalean gaitutako estekaren bidez, aurreinskripzioa egiteko epean.
  • Aurrez aurreko aurreinskripzioa, lehen aukera gisa hautatu duzun zentroan. Zure lehen aukera Iruñeko zentro bat edo Burlatako (Erripagaña) "Egunsenti" zentroa bada, eskaera aurkeztu behar duzu Iruñeko Ingurumen Hezkuntzako Museoan, aldez aurretik hitzordua eskatuta 948 420 098 telefonora deituta edo honako esteka honen bidez.

Eskaera bakarra aurkeztu behar da haur bakoitzeko. 6 zentro aukeratu ahal dira. Hizkuntza-modalitate eta jardunaldi bakoitza aukera bat da.


Aurreinskripzio eta matrikula prozesuari buruzko informazioa

Ikusi jarraibideak (gaztelaniaz).

Informazio orokorra PDF formatuan familientzat (epeei, aurkeztu beharreko dokumentazioari, baremazioari, matrikulari eta itxaron zerrendei buruzko informazioarekin) (gaztelaniaz).

Iruñeko haur eskoletarako berariazko informazioa.

Hezkuntza Departamentuaren mendeko Iruñetik kanpoko ikastetxeetarako berariazko informazioa:

  • Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxeetan eskainitako plaza hutsak.
  • Burlatako (Erripagaña) "Egunsenti" haur eskolarako plazen eskaintza Iruñeko Udalaren eta Hezkuntza Departamentuaren arteko plazen kudeaketa bateratuan sartzen da.
    • Aurreinskripzioa eta matrikula egiteko jarraibideak
    • Aurrez aurreko tramitazioa Iruñeko Ingurumen Hezkuntzako Museoan egingo da, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 948 420 098 telefonora deituz edo honako esteka honen bidez.
    • Lehen aukera Iruñeko "Doña Mayor" eta"Iturrama" ikastetxeak eta Burlatako "Hilarión Eslava" ikastetxeak dituzten eskabideen aurrez aurreko izapidetzea ere ikastetxeetan egingo da.

  • Plazen eskaintza Corellako "Niño Jesús" Haur Eskolan.

    • Aurrez aurreko tramitazioa Corellako “Niño Jesús” haur-eskolan egingo da (Ntra. Sra. del Villar etorbidea, 1).
  • Plazen eskaintza Arroizko “La Balsa” ikastetxe publikoan.
    • Aurrez aurreko tramitazioa Arroizko “La Balsa” ikastetxe publikoan egingo da (Balsa kalea, 39).
  • Etxarri-Aranazko "San Donato" ikastetxe publikoan plazak eskaintzea.

    • Eskaerak aurrez aurre izapidetuko dira Etxarri-Aranazko "San Donato" ikastetxe publikoan.

  • Olaztiko "Domingo Bados" ikastetxe publikoan plazak eskaintzea.

    • Eskaeren aurrez aurreko izapidetzea Olaztiko "Domingo Bados" ikastetxe publikoan egingo da.


Kontuan hartu beharreko data nagusiak

  • Aurreinskripzioaren eskaerak aurkeztea: otsailaren 23tik apirilaren 6ra
  • Eskaeren behin-behineko egoera argitaratzea: apirilaren 22a
  • Behin-behineko egoeraren aurkako erreklamazioak eta/edo zuzenketak aurkeztea: apirilaren 23tik 29ra
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: maiatzaren 5a
  • Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak aurkeztea: maiatzaren 6etik 12ra
  • Jaiotza-ziurtagiria aurkezteko epearen amaiera: maiatzaren 12a
  • Behin betiko 1. zerrenda argitaratzea: maiatzaren 15a
  • Lehen matrikula epea: maiatzaren 18tik maiatzaren 22ra
  • Behin betiko 2. zerrenda argitaratzea: maiatzaren 26a
  • Bigarren matrikula epea: maiatzaren 27a eta 28a
  • Behin betiko 3. zerrenda argitaratzea: maiatzaren 29a
  • Matrikulatzeko hirugarren epea: ekainaren 1tik 2ra


Zentroei buruzko informazioa

Nafarroako Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen harremanetarako datuak.

Nahitaezko agiriak

  • Onarpen eskabidea
    • Aurreinskripzioa online egitea aukeratzen baduzu, eskaera aurkeztu behar duzu orri honetan gaituko den Tramitazio atalaren bidez, aurreinskripzioa egiteko epean.
    • Aurreinskripzioa modu presentzialean egitea aukeratzen baduzu, onarpen eskabide hau deskargatu eta entregatu behar duzu, beteta, sinatuta eta eskatutako dokumentazioarekin batera.
  • Gurasoen edo legezko tutoreen NANa, AIZ, pasaportea edo agiri baliokidea.
  • Familia liburuaren kopia edo beste edozein bitarteko, familia lotura frogatzeko balio duena (haurraren jaiotza ziurtagiria / pasaportea / NANa / AIZ).
  • Haurra oraindik jaio ez bada, aurreikusitako jaiotze-data egiaztatzen duen txosten medikoa. 
  • Haurra adopzio- edo harrera-prozesuan badago, jaioteguna egiaztatzen duen agiria.


Baremaziorako kontuan hartzen diren beste dokumentu batzuk

  • 2026-2027 ikasturtean ikastetxean matrikulatutako anai-arrebak daudela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Eskabidea aurkezteko epea amaitu aurreko 90 egun naturalen barruan dagokion udalak emandako erroldatze-agiriaren edo -txartelaren kopia. Bertan, haurra eta, gutxienez, gurasoetako bat edo legezko ordezkari bat agertuko dira. Jaio gabeko haurren kasuan, errolda-ziurtagiri hori, gutxienez, gurasoetako bati edo legezko ordezkari bati buruzkoa izango da.
  • Lanpostuaren helbidea egiaztatzen duen agiria.
  • 2024. urteari dagokion errenta-aitorpenaren kopia. Kontuan hartu behar da 16.576 eurorainoko per capita errentak bakarrik puntuatzen direla.
  • 2024 ekitaldiko errenta-aitorpena egitera behartuta ez dagoela egiaztatzen duen agiri ofiziala eta beste errenta edo diru-sarrera batzuk jaso izana justifikatzen duen dokumentazioa, edo 2024ko familiaren errenten edo diru-sarreren zinpeko aitorpena bere egoera sozioekonomikoa egiaztatzen duen txosten sozial batekin batera.
  • Haurraren, guraso edo legezko ordezkariren baten edo anai-arreben desgaitasuna egiaztatzen duen agiria. Gutxienez % 33koa izan behar du aitortutako desgaitasuna.
  • Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Ikastetxearen ziurtagiria, guraso edo legezko ordezkariren batek bertan lan egiten duela egiaztatzen duena.
  • Familia ugariaren legezko izaera egiaztatzen duen agiria. 
  • Guraso bakarreko familia dela egiaztatzen duen dokumentazioa. 
  • Haurraren familia-harreraren egoera egiaztatzen duen dokumentazioa. 
  • Erditze anizkoitza izan dela egiaztatzen duen agiria. 
  • Bi gurasoen lan-egoera eta/edo egoera akademikoa egiaztatzen duen dokumentazioa. 
  • Zuzeneko sarbiderako hezkuntza-premia espezifikoak ekar ditzaketen ezaugarriak deskribatzen dituen txosten profesionala. 


Hautazko baimenak

Hezkuntza Departamentuari baimena ematen ahal zaio ondoko datuak kontsultatzeko eta, honela, dagokion dokumentazioa ez aurkezteko:

  • Familia ugariaren titulua.
  • Guraso bakarreko familiaren titulua.
  • Haurraren desgaitasun-ziurtagiria.
  • 2024. urteari dagokion errenta-aitopena. Aitorpen bereiziak aurkezten badituzue, bi gurasoek edo legezko ordezkariek baimendu behar duzue. Horrenbestez:
    • Aurreinskripzioa modu presentzialean eginez gero, bi gurasoek edo legezko ordezkariek sinatu behar duzue eskabidea.
    • Aurreinskripzioa online eginez gero, errenta-aitorpen bereiziaren baimen-inprimakia erantsi behar duzu (eskaera aurkezten ez duen pertsonak ere sinatu behar du).
  • 6/2026 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten Hau Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan haurrak onartzeko prozesua, 2026-2027 ikasturterako.
  • 16/2024 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan haurrak onartzeko prozesua arautzen duena.
Harremanetan jartzeko

Haur Eskolen Zerbitzua
Santo Domingo aldapa z/g
31001 Iruña
Telefonoak: 848 433 507 / 848 426 086 / 848 429 893

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.