Etxebizitza babestua dohaintzan ematearen jakinarazpena

Oinarrizko informazioa

Etxebizitza babestua dohaintza bidez eskualdatzera doazen etxejabeak.

  • Etxebizitza babestua dohaintzan ematerik ez dago, baldin eta hura behin betiko kalifikatu zenetik gutxienez bost urte igaro ez badira.
  • Dohaintza-hartzaileak ohiko etxebizitza iraunkor gisa erabili beharko du etxebizitza babestua.
  • Eskabide-orria behar bezala betea.
  • Dohaintzan eman nahi den etxebizitzaren eskrituraren fotokopia.
  • Etxejabea ez den ezkontidearen baimena (baldin eta etxebizitza ezkontideen egoitza bada).

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko erregistroa
Alondegi kalea 1, 1
31002 Iruña (Nafarroa)

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Laguntzen eta Plangintzen Atala
Alondegi kalea 1, 1
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 75 70 (Jendearentzako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era)
Helbide elektronikoa: vivienda@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Notificación de donación de vivienda protegida

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.