Paratuberkulosia gaixotasun infekziosoa da, eta galera ekonomiko handiak eragiten ditu eragindako ustiategietan; izan ere, esne ekoizpena eta animalien batez besteko bizitza murrizteaz gain, animalia jatorriko produktuen zirkulazio askea mugatzen du.
Esnearen edo esnekien esportazioetan eskatzen den baldintzetako bat da jatorrizko ustiategiak paratuberkulosirik gabe egotea edo, bestela, ofizialki onartutako behi paratuberkulosiaren programa batean.
Prozeduraren urratsak:
- Paratuberkulosiaren programaz arduratzen den albaitariak paratuberkulosiaren inkesta bat eginen du ustiategian, eta programa abian jartzeari buruzko aholkuak emanen dizkio titularrari. Inkesta horren jatorrizkoa ustiategiaren titularrak gordeko du, eta kopia bat Animalien Osasunaren Atalean emanen da.
- Dokumentazio guztia baloratuko da, eta, hala badagokio, programan inskribatuko da ustiapena.