Erakunde pribatuendako eta pertsona fisikoendako dirulaguntzak, uholde-arriskura egokitzeko jarduketak egin ditzaten Ebro Resilience 2024-2025 Estrategiaren barnean

Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan

Oinarrizko informazioa

Pertsona fisikoak edo juridikoak, erakunde pribatuak eta jabeen erkidegoak.

Jarduketaren xedeko higiezinek, eraikinek, ekipamenduek edo instalazioek Ebro ibaiaren eta haren ibaiadar nagusien (Ega, Arga, Aragoi, Alhama, Queiles eta Huecha) ertzeko Nafarroako udalerrietan egon behar dute.

Dirulaguntza hauek norgehiagokako sistemaren bidez ematen dira, eta helburu dute eraikinak, ekipamenduak, instalazioak eta nekazaritza edo abeltzaintzako ustiategiak uholde-arriskura egokitzeko neurriak hartzea, ibai-uholdeek eragiten dituzten kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.

Jarduketa diruz lagungarrien kategoriak:

a) Urari sartzen uzten ez dioten edo ura ateratzea errazten duten instalazioak eta ekipamenduak erostea eta instalatzea; esaterako, honako hauek:

  • Uhateak edota hesiak, aldi baterakoak edo iraunkorrak
  • Ura ateratzeko ponpak
  • Atzera ezineko balbulak eta bestelako elementuak

b) Elementu kalteberak uholde-arriskura egokitzeko jarduketak, hala nola:

  • Fatxadak iragazgaiztea edo birdiseinatzea, uholdeen aurreko erresilientzia hobetzeko
  • Perimetro-hormak eraikitzea edo hobetzea
  • Baoak babestea edo zigilatzea (leihoak, aireztapeneko saretak, instalazioak aireberritzeko patioak...)
  • Instalazio kalteberak babestea edo lekualdatzea (kaxa elektrikoak, transformadoreak, galdarak, erregai biltegiak eta abar)
  • Beste obra batzuk, aukera ematen dutenak lehendik dauden ekipamenduen eta eraikinen uholde-arriskua gutxitzeko eta erresilientzia handitzeko

c) Nekazaritzako ustiategiak uholde-arriskura egokitzeko jarduketak, hala nola:

  • Uholdeen aurkako uhateak edota hesiak instalatzea, aldi baterakoak edo iraunkorrak
  • Kanpoko hormak eta zolatak zigilatzea eta iragazgaiztea
  • Sarrera-atalaseak igotzea edo zigilatzea
  • Azpiegiturak, ekipamenduak edo instalazioak goratzea edo babestea
  • Drainatze-sistemak sortzea, handitzea edo hobetzea, eta sareak eta ureztatze-sistemak birdiseinatzea, lurzoru naturalaren azpitik igarotzeko
  • Babes naturaleko bandak sortzea
  • Laboreak berrantolatzea edo txandakatzea eta uholdea jasaten duten espezieak hautatzea
  • Aldi baterako uholde kontrolatuko eremuak sortzea
  • Beste batzuk

​​​​​​d) Abeltzaintzako ustiategiak uholde-arriskura egokitzeko jarduketak; esaterako, honako hauek:

  • Animalientzako aldi baterako aterpea
  • Artegi iraunkorrak edo aldi baterakoak
  • Sartzeko arrapalak eraikitzea
  • Uholdeen aurkako hesiak
  • Nabeen lurzorua goratzea
  • Ekipamenduak edo instalazioak goratzea edo babestea
  • Kanpoko hormak zigilatzea eta iragazgaiztea
  • Beste batzuk

e) Autobabeserako planak idaztea, uholde-eremuko enpresa, kanpin, kirol- eta aisialdi-instalazio, adinekoen egoitza eta antzekoen kasuan, eta plan horiei loturiko abisu- eta alerta-sistemak ezartzea.

Jarduketa bakoitzerako dirulaguntzaren zenbatekoa: Finantzagarritzat jotako aurrekontuaren %70, BEZik gabe. Jarduketa bakoitzak gehienez 50.000 euroko laguntza jasotzen ahalko du.

Informazio gehiago:

  • Laguntzak izapidetzeko prozesuari buruzko infografia
  • Deialdiaren oinarri arautzaileei buruzko webinarioak (gai zerrenda):​​​​
    • 1. zatia: Uholde arriskuaren kudeaketa: Nafarroan uholde arriskua prebenitzeko testuinguru orokorra. Fernando Señas. Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoa. Erabilitako aurkezpena.
    • 2. zatia: Pertsona fisikoentzat eta erakunde pribatuentzat uholde arriskura egokitzeko eta babesteko jarduketetarako dirulaguntzak. Parte-hartzaileen galderak. Arantxa Ursúa. Uraren kalitatearen eta obra hidraulikoen atala. Erabilitako aurkezpena.

Eskaera aurkezteko fasea:

1. Eskaera hilabeteko epean aurkeztu beharko da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

2. Jarraian zehazten diren agiri guztiak erantsi beharko dira, bereizirik eta behar bezala identifikatuta (adibidez, “Memoria”, “Izendapenaren akta” eta abar).

  • Kasu guztietan:
    • Laguntza-eskabidea (I. eranskina).
    • Deskripzio-memoria, edo teknikari eskudunak sinatutako eraikuntza-proiektua, 40.000 eurotik gorako obren kasuan. Honako hauek jaso beharko ditu: helburua, irismena, kokapena (katastroko informazioa ere bai, beharrezkoa bada), hasierako eguna (eta bukaerakoa, obra jada gauzatuta badago), egiteko epea eta aurrekontu zehaztua.
    • Datuak lagatzeko eta tratatzeko adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzeari dagokionez (II. eranskina).
    • Zeharkako printzipioekiko konpromisoaren adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzeari dagokionez (III. eranskina).
  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, eskatzailea ez den beste norbaitek aurkezten badu eskaera.
  • Eskaera jabeen erkidego baten izenean egiten bada, erkidegoko gaur egungo lehendakaria izendatzeko aktaren kopia.
  • Jarduera ekonomikoak egiten badira, Nafarroako Jarduera Ekonomikoen Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko agiria. Hartan jaso beharko da zer jarduera ekonomiko egiten den egiaz laguntza eskatzen den unean.
  • Enpresen kasuan eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan: erantzukizunpeko adierazpena edo Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialean izena emanda dagoen auditore batek emandako ziurtagiria (kontabilitateko araudiaren arabera dagokiona), egiaztatzeko abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen direla.

3. Dokumenturen bat jadanik Foru Komunitateko Administrazioaren esku badago, eskaeran hala azaldu beharko da, adieraziz zer dokumentu den. Horrez gain, datu babesturik baldin bada Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, baimena emanen zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari sarbidea izateko.

4. Administrazioaren esku ez dagoen banku-helbide batean kobratu nahi bada laguntza, kontu-korrontea erregistratu beharko da dirulaguntza eskatzeko fasean, fitxa honetan.

5. Jarduketak gauzatzeko epea: jarduketak hasita egoten ahalko dira, baina betiere 2021eko martxoaren 6tik aurrera. Jarduketak bukatzeko azken eguna: 2025eko irailaren 1a.

  • 404E/2024 Ebazpena, deialdia eta haren oinarri arautzaileak onartzen dituena.
  • 731/2022 Errege Dekretua, zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen duena, Ebro ibaiaren erdiko tartean eta haren ibaiadar nagusietan dauden eraikin, ekipamendu eta instalazio edo ustiategiak uholde-arriskura egokitzeko jarduketak garatzeko, Ebro Resilience Estrategiaren barruan eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Tramitazioa

Epea: 24/06/25 - 25/09/01

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

1156E/2024 Ebazpena, dirulaguntzak esleitzen dituena (argitalpen-data: 2024/11/19).

Harremanetan jartzeko

Uraren Kalitatearen eta Obra Hidraulikoen Atala
González Tablas kalea, 9
31005 Iruña
Telefonoa: 848 424 964 / 848 423 096
Posta elektronikoa: cambioclimatico@navarra.es (mezuaren gaian, deialdiaren izena eta espediente zenbakia adierazi)

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.