Dirulaguntzaren xedeko proiektuak gauzatzeko epea 2023ko martxoaren 1etik 2024eko otsailaren 29ra arte izanen da.
Eskatu beharreko gehieneko zenbatekoa:
- Emakumeen elkarteak: 10.000 euro.
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeak: 5.000 euro.
Eskabideak
Eskabideek proiektu osoa aurkeztuko dute, hau da, 2024ko otsailaren 29ra arte gauzatuko diren jarduera guztiak. Bereizita agertu beharko dute azaroaren 3a arte egiten diren jarduerek eta 2023ko azaroaren 4etik 2024ko otsailaren 29ra bitartean garatzen diren jarduerek. Garrantzitsua da ondo planifikatzea jarduerak gauzatzeko epeak; izan ere, behin eskabidea aurkeztuta, ezin izango da epe batetik bestera igaro.
Ezin izango da inola ere lehen aldiko jarduerarik ordaindu azken likidazioan (2024ko otsaila).
Justifikazioa
Justifikazioak 2 epe-muga ditu:
- 2023ko azaroaren 3a arte egindako jarduerak. Aurkezteko epearen muga: 2023ko azaroaren 3a.
- 2023ko azaroaren 4tik 2024eko otsailaren 29ra egindako jarduerak. Aurkezteko epearen muga: 2024ko otsailaren 29a.