Dibortzioagatik edo jabekidetasuna azkentzeagatik etxebizitza babestuaren jabekide baten partea esleituko dela jakinaraztea

Etxebizitza babestu baten titulartasun-aldaketa jakinaraztea Nafarroako

Oinarrizko informazioa

Etxebizitza babestu baten titulartasuna aldatzea erabaki duten etxejabeak.

Aldaketaren arrazoia:

  • Ezkontza-sozietatearen likidazioa.
  • Jabekidetza azkentzea.
  • Eskabide-orria, behar bezala betea.
  • Etxebizitzaren eskritura publikoaren kopia.
  • Titulartasun-aldaketaren arrazoia frogatzen duten agiriak; esate baterako:
    • Banantzearen hitzarmen arauemailearen kopia.
    • Banantze judizialaren edo dibortzioaren epaia.
    • Egokitzat jotzen den beste edozein agiri.

Horretaz gain:

Behin betiko kalifikazioa eskuratu zuten egunetik zenbatzen hasi eta bost urte beteak ez dituzten etxebizitzen titularrei dagokienez, baldin eta zuzeneko laguntzak jaso badituzte etxebizitza eskuratzeko, laguntzaren zati proportzionala itzuli dutela egiaztatzen duen ordainketa-gutunaren kopia.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko erregistroa
Alondegi kalea 1, 1
31002 Iruña (Nafarroa)

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Laguntzen eta Plangintzen Atala
Alondegi kalea 1, 1
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 75 70 (Jendearentzako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era)
Helbide elektronikoa: vivienda@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.