Descárgate la app
Bikote egonkorren Nafarroako erregistro bakarra
Bikote egonkorren Nafarroako erregistro bakarra
Erregistro administratibo publikoa, zeinean borondatez inskribatzen ahal diren dokumentu publikoan eraturiko bikote egonkorrak, publikotasun- eta froga-ondorioetarako. Bikote egonkorrak dokumentu publikoan eratzeko organoa ere bada.
Epea zabalik
Oinarrizko informazioa
Norentzat keyboard_arrow_down
- Bikote egonkorrak, bizileku komuna Nafarroan badute (edo Nafarroatik kanpo bizi eta egiaztatzen dutenak Nafarroako Foru Zibilari eutsi diotela), ezkonduta ez daudenak eta beste bikote egonkorrik osatzen ez dutenak, Nafarroako Foru Berriaren arabera dokumentu publikoan eratuak daudenak edo eratu nahi dutenak.
- Notaritzak, bi bikotekideen baimena izanik hauetako baten inskripzioa tramitatzen dutenak: eratutako bikotearena, itun arautzaileena edo bikoteen azkentzearena.
- Udalak, bi bikotekideen baimena izanik hauetako baten inskripzioa tramitatzen dutenak: eratutako bikotearena, itun arautzaileena, Erregistroko bajarena, bikoteen azkentzearena edo bikotearen bestelako tramite batena. Atxikitako udalen zerrenda.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Erregistroan inskribatzea borondatezkoa eta doakoa da. Hala ere, Erregistroari jakinarazi beharko zaio emaniko datuetan aldaketarik izan bada edo inskribaturiko bikotea azkendu bada.
Nahi izanez gero, bikotearen inskripzioarekin batera edo beste noiznahi, harremanaren alderdi pertsonal, familiar eta ondarezkoei buruzko itunak inskriba daitezke, baita bikotea osatzen dutenen eskubide eta betebeharrei buruzko itunak ere.
Bikote egonkorrak eratzeko borondatearen adierazpena jasotzen duen dokumentu publikoa aurkeztu behar da.
Inskripzioak froga- eta publikotasun-balioa du. Erregistroari inskripzioaren edo haren azkentzearen ziurtagiria edo ohar soila eska dakioke.
Bikotearen eraketa ere formalizatzen ahal da Erregistroan, bertan agertuz.
Tramitazioa telematikoa izanen da, ahal dela, bertaratzea eskatzen duten tramiteetarako izan ezik (hori jakiteko, kontsultatu izapide bakoitzaren araudia eta xehetasunak).
Aurrez aurreko tramiteetarako hitzordua eskatu behar da.
Argibide gehiago:
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Tramite bakoitzean eskatutako dokumentazioa:
Bikote egonkorra eratzea
- Bikote egonkorra osatzen dutenen nortasuna egiaztatzea: NANaren edo, atzerritarren kasuan, AIZren, pasaportearen edo identifikazio txartelaren fotokopia. Jaiotza-ziurtagiri literala (emantzipatuak badaude).
- Erroldatze-ziurtagiria, indarrean dagoena, bikotekideak Foru Komunitateko bizileku berean bizi direla frogatzen duena, behar denUdalak egina.
Ohartarazpenak:
- Bikote egonkorrak ez du inolako ahaidetasun harremanik sortzen bikotekide bakoitzaren eta bestearen ahaideen artean.
- Itun bidez arau daitezke harremanaren alderdi pertsonalak, familiarrak eta ondarekoak, baita haien eskubideak eta betebeharrak ere, eta, itunik izan ezean, ohiko etxebizitza komunaren, gastu komunen eta haiek ordaintzeko egindako ekarpenaren eta hirugarrenen aurreko erantzukizunaren arloan ezarritako araubidea Foru Berriaren 109. legean ezarritakoa izanen da.
- Familia-etxebizitzaren erabileraren gaineko 109. legearekin bat etorriz, kontrako itunik egiten ez bada, 81. legean xedatutakoa aplikatuko da (lege hori familia-etxebizitzaren eta ostilamenduaren mugen gainekoa da).
- Berariazko itun bitartez, bi aldeek sinatutako dokumentu publikoan zein pribatuan Foru Berriko edo Kode Zibileko araubide ekonomikoetako edozein hauta dezakete.
- Ez zaie elkarren artean esleitzen inongo oinordetzarako eskubiderik, Foru Berriaren 113. legeak ezarritakoari jarraikiz.
- Bizikidetzaren amaiera aurreikusita, eskritura publikoan itundu ahal izanen dira bikote egonkorraren azkentzeak izanen dituen efektuak.
- Bikote egonkorrak Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakar honetan inskribatu beharko du froga- eta publikotasun-ondorioetarako, bai eta beste lege-xedapen batzuetan ezarritako ondorioetarako ere.
- Bikote egonkorren alarguntza pentsioaren lege-arautzea Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 221. artikulua jasotzen da.
Bikote egonkorra inskribatzea
- Erregistroan inskribatzeko eskabidea (001 formularioa)
Oharra: telematikoki tramitatuz gero, ez da aurkeztu behar, datuak inprimakian betetzen baitira. - Aitorpenen eta adierazpenen formularioa (01.1 formularioa).
- Indarrean dauden nortasun-agirien fotokopia (NANa edo, atzerritarren kasuan, AIZa, pasaportea edo identifikazio txartela).
- Bikote egonkorraren eraketaren dokumentu publikoa (27/2021 Foru Dekretuaren 12. artikuluari jarraikiz), baldin eta ez bada eratu Erregistro honetan.
- Erroldatze-ziurtagiria, bikotekideak Foru Komunitateko bizileku berean bizi direla frogatzen duena, behar den Udalak egina.
- Salbuespen gisa bizileku komuna Nafarroatik kanpo badute, erantzukizunpeko adierazpena (01.2 formularioa), zeinean adierazten baita ezen, Foru Komunitatetik kanpo bizi arren, biek Nafarroako Foru Zibilari eutsi diotela.
- Bikote egonkorraren itun arautzaileak gehitu nahi badira, aukera dago itunak formalizatzeko erabili den dokumentua aurkezteko.
- Adingabe emantzipatuen kasuan, jaiotza-ziurtagiri literala ere aurkeztu behar da.
Itun arautzaileen inskripzioa
- Itun arautzaileak inskribatzeko formularioa (002 formularioa)
Oharra: telematikoki tramitatuz gero, ez da aurkeztu behar, datuak inprimakian betetzen baitira. - Bikoteak sinatutako agiria, zeinaren bidez itun arautzaileak formalizatzen baitira, 27/2021 Foru Dekretuaren 12. artikuluari jarraikiz.
Inskripzioen datuak aldatzea
- Aldaketa eskatzeko formularioa (005 formularioa).
Oharra: telematikoki tramitatuz gero, ez da aurkeztu behar, datuak inprimakian betetzen baitira. - Inskribatutako datuak okerrekoak direla edo aldatu direla frogatzen duten agiriak, 27/2021 Foru Dekretuaren 21. artikuluari jarraikiz.
Bikote egonkorra azkentzea
- Azkentzea eskatzeko formularioa (003 formularioa)
Oharra: telematikoki tramitatuz gero, ez da aurkeztu behar, datuak inprimakian betetzen baitira.
Eta gainera:
Bikote egonkorreko kideetako bat hiltzen bada:
- Heriotza-ziurtagiria edo heriotza-deklarazio judiziala.
Bikote egonkorreko kideak elkarrekin ezkonduz gero edo haietako bat beste norbaitekin ezkonduz gero:
- Ezkontza-ziurtagiri literala.
Bikote egonkorreko bi kideek nahi badute azkentzea, dokumentu hauetako bat:
- Bikote egonkorra azkendu dela adierazteko dokumentu publikoa, 27/2021 Foru Dekretuaren 14. artikuluari jarraikiz.
- Bi bikotekideak bikote egonkorra azkentzen dela adierazteko eginiko agerpen bateratuaren akta. (Bereiz agertzea eska daiteke genero-indarkeria frogatzen bada)
Bikote egonkorreko kide bakar batek nahi badu azkentzea:
- 1. aukera: Bikote egonkorra azkentzeko borondatea adierazten duen dokumentu publikoa, 27/2021 Foru Dekretuaren 14. artikuluari jarraikiz.
- 2. aukera: Bikotekideetako batek bikote egonkorra azkentzeko borondatea adierazteko eginiko agerpenaren akta
- Bi kasuetan: Bikoteko beste kideari modu fede-emailean eginiko jakinarazpena, bikotea azkentzeko aldebakarreko borondatea adierazten duena. Beste pertsonari jakinarazpena bidaltzeko eredu hau erabil daiteke: 03.1 Inprimakia.
Oharra: Beste pertsonari jakinarazpen fede-emailea Erregistroko arduradunaren bidez egiteko eskatzen bada, genero-indarkeriaren biktima izateagatik, agiri hauetako bat erantsi beharko da:
- Babes agindua, eskaera egiten denean indarrean dagoena.
- Genero-indarkeriako egintzen ondoriozko kondena-epai indarduna, zeinean erabakitzen baitira biktima babesteko neurriak.
- Fiskaltzaren txostena, 27/2021 Foru Dekretuaren 19. artikuluari jarraikiz.
- Izaera hori egiaztatzen duen beste zeinahi dokumentu publiko.
Bizikidetza amaitzeagatik eskatzen bada, bizi-erkidegoaren egiazko haustura gertatuta:
- Dokumentuak, zuzenbidean baliozkoa den edozein moduz egiaztatzen dutenak bizikidetza amaitu dela eta, hortaz, bizi-erkidegoa hautsi dela, 27/2021 Foru Dekretuaren 14. artikuluari jarraikiz.
Bikote egonkorrari baja ematea Erregistroan
Bikotea badela edo azkendu dela dioen erregistroko ziurtagiria edo ohar soila eskatzea
- Bikotea badela edo azkendu dela dioen ziurtagiria edo ohar soila eskatzeko formularioa (006 formularioa)
Oharra: telematikoki tramitatzen bada, ez da aurkeztu behar, dagozkion formularioetan betetzen baita (ikusi tramitazio fitxak). - Hala behar denean, bikotekideen kausaduna dela edo interes legitimoa duen hirugarren bat dela egiaztatzeko agiriak.
Oharra: atzerriko dokumentuak itzuli eta legeztatu beharko dira arlo honetan aplikatzekoa den legedi orokorreko xedapenen arabera.
Araudia keyboard_arrow_down
- 22/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez garatzen baita apirilaren 14ko 27/2021 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra sortzen duena.
- 27/2021 Foru Dekretua, zeinaren bidez sortzen eta arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra.
- 1/1973 Legea, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa.
Tramitazioa
Bikote Egonkorren Erregistrora joateko hitzordua eskatzea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Hitzordua eskatu behar da bikote egonkorra eratu, inskribatu edo azkentzeko, edo eskaera ez-telematikoak aurkezteko.
Hilabete bakoitzaren azken astean, egutegia irekitzen da, hurrengo hilabeteko hitzordua erreserbatzeko. Ordutegiko tarte bat ezin bada hautatu, horrek esan nahi du beteta dagoela.
Bikote egonkorra eratzea Erregistroan keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Hitzordua eskatzea erregistroan bikote egonkorra eratzeko.
Izapidea bulegoetan egiteko, hitzordua eskatu behar da.
Hilabete bakoitzaren azken astean, egutegia irekitzen da, hurrengo hilabeteko hitzordua erreserbatzeko. Ordutegiko tarte bat ezin bada hautatu, horrek esan nahi du beteta dagoela.
Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra
Iratxeko Monasterioaren kalea 22, etxabea
31011 Iruña
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Bikote egonkorren eraketa notario-eskritura publikoan ere formaliza daiteke, edo dokumentu publikoan Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin izenpetutako hitzarmenari atxikitako udal baten aurrean.
Bikote egonkorra inskribatzea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
- Bikotearen inskripzioarekin batera inskribatzen ahal dira, orobat, harremanaren alderdi pertsonalei, familiakoei eta ondarekoei buruzko itunak, baita bikotekideen eskubideei eta betebeharrei buruzkoak ere. Ez da nahitaezkoa itun horiek eranstea bikotea inskribatzeko; noiznahi inskribatzen ahal dira.
- Inskripzioa ordezkari, notariotza edo udal batek tramitatzen badu, bikoteko bi kideek sinaturiko baimena erantsi beharko da.
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
- Cl@ve
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Izapidea bulegoetan egiteko, hitzordua eskatu behar da.
Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra
Iratxeko Monasterioaren kalea 22, etxabea
31011 Iruña
Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.
Itun arautzaileak inskribatzea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
- Ez da nahitaezkoa itun horiek eranstea bikotea inskribatzeko; noiznahi inskribatzen ahal dira.
- Inskripzioa ordezkari, notariotza edo udal batek tramitatzen badu, bikoteko bi kideek sinaturiko baimena erantsi beharko da.
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
- Cl@ve
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Izapidea bulegoetan egiteko, hitzordua eskatu behar da.
Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra
Iratxeko Monasterioaren kalea 22, etxabea
31011 Iruña
Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.
Inskripzioen datuak aldatzea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Erregistroari nahitaez jakinarazi beharko zaio emaniko datuetako edozein aldaketa.
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
- Cl@ve
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Izapidea bulegoetan egiteko, hitzordua eskatu behar da.
Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra
Iratxeko Monasterioaren kalea 22, etxabea
31011 Iruña
Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.
Bikote egonkorra azkentzea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Inskripzioa ordezkari, notariotza edo udal batek tramitatzen badu, bikoteko bi kideek sinaturiko baimena erantsi beharko da.
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
- Cl@ve
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Izapidea bulegoetan egiteko, hitzordua eskatu behar da.
Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra
Iratxeko Monasterioaren kalea 22, etxabea
31011 Iruña
Bikote egonkorrari baja ematea erregistroan keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Inskripzioa udal batek aurkezten badu, bikoteko bi kideek sinaturiko baimena erantsi beharko da.
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
- Cl@ve
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Izapidea bulegoetan egiteko, hitzordua eskatu behar da.
Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra
Iratxeko Monasterioaren kalea 22, etxabea
31011 Iruña
Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.
Bikote egonkorra dagoela edo azkendu dela dioen ohar soila eskatzea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
ESKATU BEHIN BAKARRIK. Gutxi gorabehera 24 orduren buruan iritsiko zaizu.
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
- Cl@ve
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Izapidea bulegoetan egiteko, hitzordua eskatu behar da.
Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra
Iratxeko Monasterioaren kalea 22, etxabea
31011 Iruña
Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.
Bikote egonkorra dagoela edo azkendu dela dioen ziurtagiria eskatzea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
ESKATU BEHIN BAKARRIK. Gutxi gorabehera 24 orduren buruan iritsiko zaizu.
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
- Cl@ve
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Izapidea bulegoetan egiteko, hitzordua eskatu behar da.
Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra
Iratxeko Monasterioaren kalea 22, etxabea
31011 Iruña
Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.
Pertsona bat Bikote Egonkorren Erregistro Bakarrean (BEEB) inskribatuta ez dagoela dioen oharra eskatzea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
- Inskribatuta ez dauden pertsonek eska dezakete bakarrik.
- Hau ez da BEEBn inskribatuta egon diren edo dauden pertsonentzat.
- Ordezkari batek edo udal batek tramitatzen badu eskaera, pertsonaren baimen sinatua erantsi beharko da.
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
- Cl@ve
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.
Dokumentua zuzentzea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Zuzenketa-jakinarazpenean adierazitako espediente-kodea idatzi behar duzu.
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
- Cl@ve
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Izapidea bulegoetan egiteko, hitzordua eskatu behar da.
Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra
Iratxeko Monasterioaren kalea 22, etxabea
31011 Iruña
Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.
Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra
Iratxeko Monasterioaren kalea 22, etxabea
31011 Iruña
Telefonoa: 848 423 720
Posta elektronikoa: registro.parejas.estables@navarra.es
Jendearendako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00
Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:
Registro Único de Parejas Estables de la Comunidad Foral de NavarraOharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.