"Eskolan bertsotan 2025-2026" programa hezigarria

Bertsolaritzaren bidez ikasleen komunikazio gaitasuna hobetzeko helburua duen programa

Oinarrizko informazioa

B eta D ereduetako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzako programa.

Programaren helburua komunikazio-gaitasunak areagotzea da, batez ere ahozko adierazpena, bertsolaritzak berezkoa duen hizkuntzaren erabilera bat-batekoaren bidez. Bertso inprobisatuak norbere buruan konfiantza eta segurtasuna sustatzen ditu ikasleengan, eta komunikazioa hobetu dezaketela eta hitz-jarioa azkartu dezaketela ikusarazten die. Programak bertsoaren ezaugarriak lantzen ditu: teknika, erritmoa, metrika eta errima. Gainera, euskal literaturan bertsolaritzaren ahozko tradizioa jorratzen da.

Izena emateko galdetegi bat bete beharko da.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Euskara Atala
Santo Domingo z/g
31001 Iruña
Telefonoa: 848 426 399
Posta elektronikoa: euskaraatala@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.